Tomás Maldonado
Tomás Maldonado (Buenos Aires, 1922ko apirilaren 25a) argentinar pintore, diseinatzailea eta pentsalaria da. Arte ederrak ikasi zituen Buenos Airesen, eta Argentinako abangoardiako mugimenduekin lotuta hasi zen lanean. 1954an, Alemaniara joan zen Ulmeko Hochschule für Gestaltung-en eskolak ematera. 1964-1966 urteen artean eskola horretako zuzendari izan zen, eta, 1964an, saiakera bat idatzi zuen, Ulm, zientzia eta proiezioa, diseinuaren izaera sistematikoaren aldekoa. Bere proiektuen artean, aipatzekoa da Olivetti programatzaileentzako egindako kode-sistema, Gui Bonsiepperrekin elkarlanean. 1967an, Milanera joan zen eta, gero, irakasle hasi zen Boloniako Filosofia eta Letretako Fakultatean. 2000. urtean, pintatzeari ekin zion berriz, 45 urtez praktikatu gabe egon ondoren. Maldonadok garrantzi handia izan du diseinuaren bilakaeran.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.