Tom Crean
Wikipedia(e)tik
Tom Cream eskuetan txakurkumeak dituela. 1915eko otsaila. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1877ko uztailaren 20a | |
| Gurtuchrane, Dingle penintsula (Irlanda) | ||
| Hil | 1937ko uztailaren 17a (61 urte) |
|
| Cork (Irlanda) | ||
Thomas (Tom) Crean, (1877ko uztailaren 20a - 1938ko uztailaren 27a †) antartikaren esploratzaile irlandar nabarmena izan zen. Izatez itsasgizona zen, fisikoki nahiz psikikoki indartsua oso.
1877an Irlandako hego-mendebaldean dagoen Kerry konderriko Dingle penintsulan kokatua dagoen Annascaul udalerriko baserri giroko Gurtuchrane auzoan jaio zen. Berehala, 15 urterekin Royal Navy britainiarrean alistatu zen, honetan onartu zezaten bere adinari buruz gezurra esan zuelarik.
Tom Creanek Antartikara joan ziren hiru espedizio handietatik bitan parte hartu zuen: Discovery espedizioa (1901-1904), Terra Nova espedizioa (1911-1913), Robert Falcon Scotten zuzendaritzapean, eta Endurance espedizioa (1914-1916), Ernest Shackleton buru zela.