Tom Watson (golf jokalaria)
Wikipedia(e)tik
Tom Watson (Kansas City, Missouri, Ameriketako Estatu Batuak, 1949) golf jokalari profesionala da. Munduko golf jokalari onenetako bat izan zen 1974-1980 urteetan.
1971n egin zuen debuta profesional gisa, eta 1974an lortu zituen lehenbiziko garaipenak. Hurrengo urteetan, golfaren historiako garaipen sail handienetako bat eskuratu zuen: 40 garaipen (Estatu Batuetako zirkuituan gehienak) eta, horien artean, Gran Slameko zortzi: Britainia Handiko bost Ireki (1975, 1977, 1980, 1982 eta 1983), Augustako bi Master (1977 eta 1981) eta Estatu Batuetako Ireki bat (1982). 1977-1980 urteetan, Estatu Batuetako zirkuituan aurrena izan zen, eta 1984ko Ryder Cup irabazi zuen estatubatuar taldearen buru izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.