Tomahawk (musika taldea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tomahawk metal alternatiboa lantzen duen musika talde estatubatuarra da. Mike Patton eta Duane Denison (The Jesus Lizard taldekide ohia) binomioak osatu zuen 2000. urtean. Beranduago, John Steiner bateriajolea eta Kevin Rutmanis baxujolea gehitu zitzaizkien eta ordutik hiru disko grabatu dituzte: Tomahawk (2001), Mit Gas (2003) eta Anonymous (2007).

Tomahawk, Mr. Bungle taldeak Nashvillen egin zuen kontzertu baten sortu zen, Duane Denison kontzertua ikusi ondoren Mike Pattoni gerturatu eta berekin talde bat osatu nahi zuen galdetu zionean. Talde honi Tomahawk deitu zioten.

Haien lehenengo diskoa, Tomahawk deitua, 2001an kaleratu zuten Mike Pattonen Ipecac Recordings diskoetxearen eskutik, eta harrera ona izan zuen. Ondorengo kontzertuak The Melvins taldearekin egin zituzten hainbat herrialdeetan barrena, eta Australiako "Big Day Out" festibal handian jo zuten, bi egunez.

Kevin Rutmanis,Anonymous diskoa grabatzen hasi baino lehen kaleratua izan zen. Bere esanetan, kaleratzearen zergatia ezezaguna zitzaion, eta disko berri bat grabatzen ari ziren berririk ez zuen. Ordutik hirukote gisa dihardute lanean.


Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mike Patton - ahotsa, sampleak, teklatuak
  • Duane Denison - kitarra, bigarren ahotsa
  • John Stanier - bateria, perkusioa

Taldekie ohiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kevin Rutmanis - baxua, bigarren ahotsa

Discografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomahawk (musika taldea) Aldatu lotura Wikidatan