Tomas (apostolua)
Caravaggioren "San Tomasen sinesgogortasuna" margolana. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Ezizena | Didymus (bikia) | |
| Jaio | I. mendea | |
| ? (Galilea) | ||
| Hil | 72ko abenduaren 21a[1][2] | |
| Mylapore (India) | ||
San Tomas edo Juda Tomas Didimo (arameeraz: Tau'ma, "bikia"). Jesus Nazaretekoak hautaturiko apostoluetako bat izan zen. Galileako judua zen, eta Kristori lagundu zion bidaietan. San Joanen Ebanjelioak dakar San Tomasen berri: Kristorekin batera hiltzeko prest agertzen denean, Jesusekin elkartzeko bidea jakin nahi duenean eta Jesusen zauriak ukitutakoan baizik sinesten ez duenean haren berpizkundean.
Izan ere, sinesgogortasunez zen ezaguna:
| « | Tomas, Hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean. Elkartu zirenean, beste ikasleek esan zioten: –Jauna ikusi dugu. |
» |
|
—Joanen Ebanjelioa, 20:24,29 |
||
Interes handiko ebanjelio apokrifo bat idatzi bide zuen San Tomasek.
Litekeena da Erromatar Inperiotik at ebanjelioa aditzera eman zuen apostolu bakarra izatea, izan ere, kondairak Partia eta India bisitatu zituela dio.
Hainbat hiri, leku, herrialde eta gizatalderen santu zaindaria da: India, arkitektoak eta abar. Uztailaren 3a da santuaren eguna. Bestalde, Euskal Herrian oso ospetsua da San Tomas jaia, abenduaren 21ean ospatzen dena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Britannica Online Encyclopedia, Saint Thomas (Christian Apostle), http://www.britannica.com/EBchecked/topic/592851/Saint-Thomas
- ↑ Kandathil, D. C., Saint Thomas the Apostle, http://cs.nyu.edu/kandathi/thomas.html
|
|||||
| Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |