Tomas Garbizu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tomas Garbizu
Datu pertsonalak
Izen osoa Tomas Garbizu Salaberria
Jaio 1901eko irailaren 12a
Lezo (Gipuzkoa)
Hil 1989ko azaroaren 27a
Donostia (Gipuzkoa)

Tomas Garbizu Salaberria (Lezo, Gipuzkoa, 1901eko irailaren 12a - Donostia, Gipuzkoa, 1989ko azaroaren 27a) organojole, txistulari eta musika-konpositore gipuzkoarra izan zen.

Organorako, abesbatzarako edota orkestrarako konposizioak idatzi zituen, besteren artean. Herri-musikaren eragina nabarmena da bere lan askotan. Gerraren ostean Ipar Euskal Herrira alde egin behar izan zuen.

Donostiako Kontserbatorioko katedraduna izan zen. Gaztaroan euskarazko idazkiak ere landu eta argitaratu zituen garai hartako hainbat aldizkaritan (Euskal Esnalea, Txistulari, El Día...).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danielen eta Juanen anaia zen. Donostian, Madrilen eta Parisen egin zituen piano, musika laguntza, konposizio eta organo ikasketak. Guztien artean organo-jotzaile eta musikagile lanetan nabarmendu zen Garbizu. Sari ugari jaso zituen.

Hauek izan ziren bere lan nagusiak: Danos la paz (1941), Tríptico al buen pastor (Espainiako Sari Nazionala eta maisu obra, 1954), Missa Benedicta (Espainiako Sari Nazionala, 1960), Baso-Jaun eta Babiloniko (1964-1965), Garbiñe (1967), Dos canciones populares (Espainiako Sari Nazionala, 1966), Herriko meza (1965), Gure meza (1967), Aloña pastorala (1979), Lezoko erria eta Lur berri (1981).

Alas de Paz eta Diez fusiles esperan filmen musika ere idatzi zuen Tomas Garbizuk.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]