Tomas Kaietano
Wikipedia(e)tik
Tomas Kaietano (italieraz: Gaetano) italiar teologoa izan zen, eskola tomistako teologorik handienetakoa (Gaeta, 1468 - Erroma, 1534). Dominikarren ordenako fraidea izan zen. Bolonian eta Paduan egin zituen teologia-ikasketak. Metafisikako irakasle izan zen. Dominikarren ordenako nagusi zela (1508-1518) Girolao Savonarolaren ideien ikerketa egin zuen; 1511-1517 bitartean Aita Santuaren aginpidearen aldezle izan zen, Pisako kontzilioaren kontra, eta Lateranoko bosgarren Kontzilioan Elizaren erreforma bultzatu zuen. Aita Santuaren ordezkari gisa Luteroren aztertzaile izan zen Augsburgon (1518). Haren obra nagusiak: Summa Theologica, Salmuen iruzkinak, eta Testamentu Berriaren eta Zaharraren hainbat iruzkin.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.