Tomas Villanuevakoa
Wikipedia(e)tik
Tomas Villanuevakoa, jaiotza-izenaz Tomás García Martínez (Fuenllana, Villanueva de los Infantesetik hurbil, Gaztela, 1487 - Valentzia, 1555), espainiar elizgizona izan zen.
Biografia [aldatu]
Alcaláko eta Salamancako unibertsitateetan filosofia irakatsi ondoren, agustindarren ordenan sartu zen, eta 1520. urtean apaiz egin zen.
Karlos V.aren predikaria izan zen, eta nahi izan ez bazuen ere, Valentziako artzapezpikutegiko buru izateko kargua onartu behar izan zuen.
Berrikuntza nabarmenak eta gizarte lan sakonak bultzatu zituen. Sermoi ugari idatzi zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.