Tomaso Albinoni

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tomaso Albinoni
Tomaso Albinoni
Datu pertsonalak
Izen osoa Tomaso Giovanni Albinoni
Jaio 1671ko ekainaren 8a
Venezia (Veneziako Errepublika)
Hil 1751ko urtarrilaren 17a
Venezia (Veneziako Errepublika)

Tomaso Albinoni (Venezia, 1671ko ekainaren 8a - Venezia, 1751ko urtarrilaren 17a) Barrokoko italiar musikagile eta biolinista izan zen. Antonio Vivaldi hirikidearekin batera, aro horretako egilerik esanguratsuenetarikoa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venezian sortua, Corelliren ikasle eta Vivaldiren laguna izan zen. Berrogeita hamarren bat opera idatzi zituen, baina ospetsu bihurtu duena haren tresnez jotzeko lana da, denbora luzez ahazturik egon ondoren XX. mendean berriro aintzat hartu zena. Johann Sebastian Bachek hainbat gai hartu zituen haren lanetatik.

Bestela, Adagioa Sol minorrean, bere lanik ezagunena, ez zuen berak zehazki egin; Remo Giazottok ondu zuen 1949an, Dresdengo liburutegiaren hondakinen artean aurkitutako pasarte batzuetatik abiatuta[1].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (1694): "12 Sonate a tre".
  • (1700): "6 Sinfonie & 6 Concerti a cinque".
  • (1701): "12 Balletti a tre".
  • (1702): "12 Cantate da camera a voce sola".
  • (1707): "12 Concerti a cinque" (Opus 5).
  • (1711): "12 Trattenimenti armonici per camera".
  • (1715): "12 Concerti a cinque" (Opus 7).
  • (1722): "6 Balletti & 6 Sonate a tre" eta "12 Concerti a cinque" (Opus 9).
  • (1735-36): "12 Concerti a cinque" (Opus 10).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomaso Albinoni Aldatu lotura Wikidatan
  1. Adagio in G minor (Giazzotto, Remo) Imslp.org