Tombstone (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:33, 22 urtarrila 2016

Tombstone 1993ko George P. Cosmatos italiar zinema zuzendariak zuzendutako western filma bat da. Kurt Russell, Val Kilmer, Sam Elliott, Bill Paxton, Michael Biehn, Powers Boothe, Charlton Heston, Jason Priestley, Stephen Lang eta Dana Delany aktoreek antzeztu zuten, Robert Mitchum aktoreak narratzailearen ahotsa ipini zuen.

1881ean Arizonako Tombstone udalerrian jazotako O.K. Corraleko tiroketa ospetsuan oinarritua dago.

Estreinatu eta sei hilabete eskasera, filma honen oso antzekoa den eta Lawrence Kasdanek zuzendu zuen Wyatt Earp (1994) filma estreinatu zen, hartan Wyatt Earpen papera Kevin Costner aktoreak antzeztu zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila (1861-1865) odoltsuaren ostean, estatubatuar askok Mendebalde Urrunera emigratu zuten. Tartean, Wyatt Earp zegoen, familia bat osatzeko asmoz sheriff plaka eta pistola alboratu zituen legegizona, eta John "Doc" Hollyday (Val Kilmer) pistolari eta karta-jokalari bilakatu den Hegoaldeko zalduna. Bi gizonek Tombstone (Arizona) udalerrian topo egingo dute.

Aktoreak

Kanpo loturak