Tomiichi Murayama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tomiichi Murayama japoniar politikaria da (Oita, 1924). 1972an, diputatu sozialista hautatu zuten Oitako prefekturan, eta, 1974an, Alderdi Sozialistako presidente. 1994an, Lehen Ministro hautatu zuten. Murayamak erregimen garden eta demokratikoa mantenduko zuela agindu zuen. Baina 1996an, dimisioa aurkeztu zuen zenbait arrazoirengatik: 1991tik aurrera, Japoniako ekonomiak atzeraldi nabarmena izan zuen; krisi-garaian Lehen Ministroaren kudeaketak kritika ugari izan zituen; eta Goreneko Egia sektak atentatu gogorrak egin zituen. Bere agintaldian, indartu egin ziren Japoniaren joera bakezaleak.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomiichi Murayama Aldatu lotura Wikidatan