Tomismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tomismoa San Tomas Akinokoaren filosofia- eta teologia-sistema da. San Agustinen pentsamendu tradizionalaren aurrean, kristau irakaspenen eta Aristotelesen filosofiaren pentsamenduaren arteko sintesia izan zen. Tomismoak izatearen (actus essendi) lehentasuna azpimarratzen du esentziaren aurrean. Horren arabera, giza ezaguerak ez du beharrezko Jainkoaren argi berezirik egia ezagutzeko. Hala, tomismoak egiaren bilatze-lanean eta ezagutzaren oinarrian arrazoia eta goi-agerkundea, bakoitza bere mailan, jarri zituen. Ezagutzaren lehen pausua sentimenen bidezkoa da, eta bertatik adimenak indukzioz zein dedukzioz fenomenoen kausak eta izadiaren legeak ateratzen ditu, azken kausa bat badela, bere baitakoa eta betierekoa, ulertzeraino. Hasieran, elizako agintariek arbuiatu egin zuten tomismoa, baina berehala onartua izan zen eta Erromako Elizaren filosofia nagusia bilakatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]