Tomorrow Never Dies

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:59, 23 urtarrila 2016

Tomorrow Never Dies (euskaraz Biharra Ez Da Inoiz Hiltzen) 1997ko Roger Spottiswoode kanadar-britainiar zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen James Bond pertsonaiaren eleberrietan oinarritua dago. Bertan, Pierce Brosnan, Jonathan Pryce, Michelle Yeoh, Teri Hatcher eta Judi Dench aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Elliot Carver (Jonathan Pryce) hedabideetako enpresaburu aberats bat da, bere nazioarteko hedabide inperioa osatzeko lortzeko gelditzen zaion gauza bakarra Txinan argitalpen-eskubideak lortzea da. Bere egitasmo makivelikoa Erresuma Batua eta Txinaren arteko gerra piztean datza, horretarako britainiar gerraontzi bat hondoratzeko asmoz duelarik. MI6ko James Bond (Pierce Brosnan) agente sekretuak gertakari arriskutsu horren atzean nor dagoen jakiteko ikerketari ekingo dio.

Aktoreak

Filmalekuak

Filma hau hainbat munduko kokalekutan filmatu zen: Frantzia, Bangkok (Tailandia), Ingalaterra, Hamburgo (Alemania), Florida (Estatu Batuak) eta Kalifornia Beherea (Mexiko).

Kanpo loturak