Tona ingelesa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tona ingelesa sistema anglosaxoiko masa unitatea da eta tonel handi bati dagokio, zeinek 252 galoiko bolumena duen, hau da, 2016 libra ur dituen. Horrelako kupelek oraindik orain tun izena dute ingelesez.

Hala ere hiru balio ezberdinek dute izen bera:

  1. Tona metrikoa: Tona deitzen dena Nazioarteko Unitate Sisteman. 1000 kg-ren balioa du.
  2. Tona motza: 907,18474 kg-ren eta 2000 avoirdupois libraren balioa du. Ingelesez short ton izena ere izaten du, baina AEBetan ton ofiziala da.
  3. Tona luzea: Erresuma Batuan erabiltzen da, nahiz eta Tona Metrikoa erabiltzean zaharkituta geratu zen. 2240 librako balioa du eta gutxi gorabehera 1016,05 kg pisatzen du. Long ton edo wight ton izena ematen zaio.