Tonalpohualli

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tonalpohualli izeneko egutegi azteka erritual hau tonalamatlean (egunen liburua) erregistratzen zen, orein larruz edo enborrazal paperez eginiko kodex bat, honetatik abiatuta apaiz batek (tonalpouque) horoskopoak atera eta zikloko egun onak eta txarrak iragartzen zituelarik. Egiturak (askoz lehenago maiek garatutakoaren antzerakoa eta ziuraski hauengandik oinordetua tolteken bidez) 260 urteko egun bat hartzen zuen, horietako bakoitzari data bat ematen zitzaiolarik egunen 20 zeinuen eta 1etik 13rako zenbaki baten arteko konbinaketa baten bidez, puntuen bidez irudikatua, urteko zikloaren bi egun nahastea erabat ezinezkoa zelarik.

Beraz, egutegi hau 20 hamairukoz osatua zegoen, hau da, 13 eguneko 20 astez, lehen astea 1-Kaimanean hasiz eta 13-Kanaberan amaituz, bigarrena 1-Ozelotean hasiz eta 13-Burezurrean amaituz eta hala 20 asteak amaitu arte. Egun hauetako bakoitza eguneko 13 ordutan eta gaueko beste 9tan banatua zegoen. Jarraian ikus daitekeen koadroan adierazten den bezala, egunetako zeinu bakoitza jainko edo jainkosa batek presiditzen zuela uste zen, eta bakoitza puntu kardinal batekin ere lotua zegoen (erlojuaren orratzen aurkako zentzuan, Ekialdetik hasiz, eguzkia irtetzen den tokia).

Izendun egunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunaren
izena
Esanahia Lotutako jainko edo jainkosa Puntu
kardinala
Zeinua
Laud Kodexean
Cipactli Kaimana Tonacatecuhtli
Gure janariaren jauna
Ekialdea
Ehecatl Haizea Quetzalcoatl
Lumadun sugea
Iparraldea
Calli Etxea Tepeyollotl
Mendiaren bihotza
Mendebaldea
Cuetzpallin sugandila Huehuecoyotl
Koiote agurea
Hegoaldea
Coatl Sugea Chalchiuhtlicue
Jade berdezko gonaren anderea
Ekialdea
Miquiztli Burezur Tecciztecatl
Itsas Marrasiloarena
Iparraldea
Mazatl Oreina Tlaloc
Gauzak sorrarazten dituena
Mendebaldea
Tochtli Untxia Mayahuel
Maguey landarearena
Hegoaldea
Atl Ura Xiuhtecuhtli
Urtearen jauna
Ekialdea
Itzcuintli Zakurra Mictlantecuhtli
Mictlaneko jauna
Iparraldea
Ozomatli Tximua Xochipilli
Lore printzea
Mendebaldea
Malinalli Belar Patecatl
Botiken lurraldekoa
Hegoaldea
Acatl Kanabera Tezcatlipoca
Ispilu ketsua
Ekialdea
Ocelotl Ozelotea Tlazolteotl
Zikinkeriaren irenslea
Iparraldea
Cuauhtli Arranoa Xipe Totec
Larrututako gure jauna
Mendebaldea
Cozcacuauhtli Putrea Itzapapalotl
Obsidianazko pinpilinpauxa
Hegoaldea
Ollin Lurrikara Xolotl
Bikoitza
Ekialdea
Tecpatl Sukarrizko
aiztoa
Chalchiuhtotolin
Tezcatlipoca estalia
Iparraldea
Quiahuitl Euria Tonatiuh
Irradiatzen doana
Mendebaldea
Xochitl Lorea Xochiquetzal
Luma aberatsaren lorea
Hegoaldea

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tzolkin, Tonalpohualliaren baliokide maia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]