Toni Morrison
Toni Morrison —jaiotza izenez Chloe Anthony Wofford— (Lorain, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1931ko otsailaren 18-) ingelesezko eleberrigilea eta argitaratzailea da, afroamerikar literaturaren sustatzaile nagusietakoa. 1993an, Literaturako Nobel saria lortu zuen. Lanik ezagunenen artean The Bluest Eye. Beloved eta Song of Solomon ditu. Halaber, pentsalari eta ekintzaile feminista ere bada.
Howardeko Unibertsitatean eta Cornelleko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gaur egun Albanyko eta Princetongo unibertsitateetako irakasle da, eta New Yorkeko argitaletxe bateko zuzendaria.
Eduki-taula |
Idazlanak [aldatu]
Toni Morrisonen liburuek Estatu Batuetako gizartearen egoera aztertzen dute, emakumeena bereziki. Idatzi zuen lehen eleberria The Bluest Eye (1970, Begirik urdinena) da, begi urdinak izan nahi lituzkeen neskatxa beltz baten istorioa. Ondoren Sula (1973), Song of Solomon (1977, Solomonen abestia), Tar baby (1981, Bikezko haurra), Beloved (1987, Maitatua) eta Jazz (1992) idatzi ditu. Saikera bat ere idatzi du: Whitness and the Literary Imagination (1992, Zuritasuna eta literatura irudimena).
1988an Pulitzer saria irabazi zuen Beloved obragatik, eta Literaturako Nobel Saria 1933an. 1998. urtean argitaratu zuen bere zazpigarren eleberria, Paradisua, berriz ere gizakiaren kontraesanak aztertzen dituena, afro-amerikar gizataldearenak bereziki.
Eleberriak [aldatu]
- Love (2003)
- Paradise (1999)
- Jazz (1992)
- Beloved (1987)
- Tar Baby (1981)
- Song of Solomon (1977)
- Sula (1973)
- The Bluest Eye (1970)
Haur literatura [aldatu]
- Who's Got Game?: Poppy or the Snake? (2004)
- Who's Got Game?: The Ant or the Grasshopper (2003)
- Who's Got Game?: The Lion or the Mouse? (2003)
- The Book of Mean People (2002)
- The Big Box (2002)
Istorio laburrak [aldatu]
- Recitatif (1983)
Antzezlanak [aldatu]
- Dreaming Emmet (1986)
Ez-fikziozkoak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) The Toni Morrison fundazioaren webgunea.
| Artikulu hau serie honen zatia da: Feminismoa |
|
|
| Oinarrizko kontzeptuak |
| Patriarkatua |
| Generoa |
| Emakumea |
| Matriarkatua |
| Joera ezberdinak |
| Feminismo erradikala Feminismo marxista |
| Ezberdintasunaren feminismoa |
| Anarkofeminismoa |
| Ekofeminismoa Feminismo islamiarra |
| Feminismo liberala Feminismo filosofikoa |
| Feminismo separatista |
| Feminismo indibidualista |
| Feminista esanguratsuak |
| Kate Sheppard |
| Clara Zetkin |
| Rosa Luxemburg |
| Virginia Woolf |
| Margaret Mead |
| Simone de Beauvoir |
| Toni Morrison |
| Margaret Atwood |
| Elfriede Jelinek |
| Gertuko kontzeptuak |
| Antropologia feminista |
| Generoaren soziologia |
| Queer teoriak |
| Generourban |
| Matxismoa |
| Martxoaren 8a |
| Marxismoa |
| Feminismoaren historia |
| Luxemburgismoa |
| Sinbologia feminista |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.