Tonika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Canada Dry tonika, ezkerrean argi arruntaren aurrean, eta eskuinean argi ultramoreen aurrean

Tonika kinina bidez usaingozatutako freskagarri karbonatatua da. Sukarra eta malariaren aurkako ezaugarriak ditu, nasaigarria izateaz gain.

Edaria Indian sortu zen, malaria saihesteko ur karbonatatuari kinina gehituz. Hasieran Asia eta Afrikako koloniek baino kontsumitzen ez zuten arren, ondoren mundu osoan zabaldu zen.

Berez, tonikak ur karbonatatu pixka bat eta kinina ugari zituen osagai, horrek zapore mingotsa ematen ziolarik. Baina denbora joan ahala, kinina portzentajea gutxituz joan da, berau kopuru handietan kontsumitzeak dituen bigarren mailako efektuak direla-eta.

Tonikarekin gin tonic delako edari konbinatua egiten da askotan, gin eta tonika erabiliz. Honez gain, azukrerik gabeko eta limoi edo limaz usaingozatutako edariak ere badaude.

Edariak diz-diz egiten du argi ultramoreetan jartzean, kininaren fluoreszentzia dela-eta.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]