Tony Curtis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tony Curtis
Datu pertsonalak
Izen osoa Bernard Schwartz
Jaio 1925eko ekainaren 3
New York, New York (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 2010eko irailaren 29 (85 urte)
Las Vegas, Nevada (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Some Like It Hot
The Defiant Ones
IMDB IMDBko fitxa


Tony Curtis, jaiotzez Bernard Schwartz, (New York, 1925eko ekainaren 3a - Las Vegas, 2010eko irailaren 29a) Estatu Batuetako aktorea izan zen. Karrera luzea izan bazuen ere (100 film baino gehiago), 1950-1960 inguruan izan zuen arrakasta gehien: Houdini (1953), Sweet Smell of Success (1957), The Defiant Ones (1958), Some Like It Hot (Con faldas y a lo loco) (1959), El estrangulador de Boston eta abar.

Curtis Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis aktoreen aita ere bada.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tony Curtis Bronxen jaio zen, New Yorken, 1925eko ekainaren 3an. Emanuel Schwartz eta Helen Klein izan ziren gurasoak eta beste 2 senide ere izan zituen (Julius eta Robert). Gurasoak jatorri hungariarrekoak ziren, Mateszalkatik (Hungaria) eratorriak.

Tonyk 5 edo 6 urte egin arte ez zuen hungariarra besterik ikasi. Aita jostuna zen eta sendia denda atzean bizi zen, gurasoak alde batean eta Julius, Robert eta Tony bestean. Tonyren amari eskizofrenia diagnostikatuko zioten gerora eta anaia Robert ere itxi beharrean izan ziren gaixotasun berarekin.

Curtisek 8 urte egin zituenean, umezurtztegi batera eraman zuten Juliusekin batera. Hilabete eman zuten han bi anaiek, gurasoek ez baitzuten semeentzako elikadurarik. 4 urte geroago, kamioi batek Julius jo eta hil egin zuen.

Tony auzoko bandan zebilen, eskolatik piperra egin eta lapurreta txikiak tartean. 11 urte zituenean, bizilagun baten ahaleginak Boy Scouts kanpementu batera bidali zuen eta lanean hasteko grina etorri zitzaion. Seward Park High Schoolera joan zen eta 16 urterekin eskolako antzerkian parte hartu behar izan zuen.

Pearl Harborreko erasoaren ondoren, AEBetako Marinan alistatu zen eta Ozeano Bareko Urpekontzien indarrei batu zitzaien. II. Mundu Gerra amaieran, USS Proteusen zebilen. 1945eko irailaren 2an, Curtis japoniarren errendizioaren testigu izan zen, Tokioko badian zegoen barku batean.

Gero, New Yorkeko City Collegen ikasi zuen eta interpretazioa lantzen hasi zen. Unibertsitatean oraindik, Joyce Selznickek deskubritu zuen. David O. Selznick zine ekoizlearen ilobak zera esan zuen:

« He was the handsomest of the boys!  »

1948an, Curtis Hollywoodera iritsi zen (23 urte). Universal Picturesek izena aldatu zion eta Bernard Schwartz izan beharrean Tony Curtis izango zen handik aurrera. Saiatu ziren aktore gazteari esgrima eta ekitazioa irakasten, baina Curtisek esango zuenez, garai hartako interesak emakumeak eta dirua zituen.


Karrera artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tony Curtis eta Leigh
Tony Curtis Houdiniren paperan

Criss Cross (1949) filman egin zuen debuta eta berehala etorri ziren gehiago. Karrera luzea izan bazuen ere (100 film baino gehiago), 1950-1960 inguruan izan zuen arrakasta gehien: Houdini (1953), Sweet Smell of Success (1957), The Defiant Ones (1958), Con faldas ya lo loco (1959), Spartacus eta abar.

Filmagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tony Curtis 6 aldiz ezkondu zen.

  • Bere lehen emaztea, denetan ospetsuena, Janet Leigh (1927-2004) antzezlea izan zen. Ezkontzak 11 urte iraun zuen eta 2 alaba izan zituzten: Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis, biak aktoreak.

Hurrengoak ere bere emazte izan ziren:

  • Jill Vandenberg Curtis
  • Lisa Deutsch
  • Andrea Savio
  • Leslie Allen
  • Christine Kaufmann

Azken urteak eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tony Curtis
Tony Curtis (2009)

1980tik aurrera, margotzeari eman zion eta Curtisen lientzo batek 25.000 $ egingo zituen gerora. 2007an, New Yorkeko Museo Metropolitanoan erakustaldia egin zuen eta Kaliforniako Carmeleko Tony Vanderploeg Gallery ere haren obra ikusteko leku aproposa da.

1995ean, Arte eta Letratako Ordena jaso zuen Frantzian. 2006an, Sony Ericsson Empire saria eman zioten eta izarra ere izan zuen Hollywooden. Tonyren dezepzioa, izendapena jaso bazuen ere, Oscar Saririk ez jasotzea izango zen.

2010eko irailaren 29an hil zen, 85 urte zituela, bihotzekoak jota Las Vegaseko bere bizilekuan. 2010eko urriaren 4an, Nevadako Green Valleyko Palm Memorial Park Cemeteryn eman zioten lur. Hiletan izan ziren alabak, Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis, Arnold Schwarzenegger, Ron Jeremy, Rich Little, eta Vera Goulet, Robert Gouleten alarguna, Kirk Kerkorian, Kirk Douglas edo Phyllis McGuire.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tony Curtis