Top Gun

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:25, 22 urtarrila 2016

Top Gun 1986ko Tony Scott estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Bertan, Tom Cruise, Kelly McGillis, Val Kilmer, Anthony Edwards eta Tom Skerritt aktoreek antzeztu zuten.

Filmak Take My Breath Away abestiari esker Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zuen (Giorgio Moroder, Tom Whitlock eta Berlin).

Izandako arrakastari esker eta filma honetako formula errepikatuz Tony Scott zuzendariak 1990ean Days of Thunder ("Trumoi Egunak") filma estreinatu zuen, honetan ere Tom Cruise aktorea protagonista izan zelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadak borroka tekniketan adituak izango diren promozio bat aurrera ateratzeko asmoz eliteko hegazkin pilotu eskola ireki berri du. Akademia Top Gun ezizenez ezaguna da, bertan pilotu ausart eta odol hotzekoenak entrenatzen dira, F-14 batean hegan doazela muturreko egoeretan ez urduritzeko eta soinuaren muga zirkinik egin gabe apurtzeko gai direnak. Eskole honetara "Maverick" (Tom Cruise) gaztea iritsi da, bere pilotatzeko modu erosko baina disdiratsuari esker aski ospetsua dena.

Aktoreak

Kanpo loturak