Top manta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau jarduerari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Top (argipena)».

Top manta Espainian XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran pirateriaz ekoiztutako musika eta film-diskoak eta beste imitazio produktuak kalean saltzeko jarduerari deritzo. Gehienetan etorkinek bizimodua ateratzeko jarduera zen. Izenak produktuak lurrean zabaltzeko erabiltzen zuten manta edo burusiari egiten dio erreferentzia, korrika eta presaka biltzen zutena muturreko soka batetik tiraka, polizia haien bila zihoazela ohartu bezain laster. Lanbide horretan jarduten zutenei mantero deitzen zitzaien.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.