Topaz (1969ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Topaz
Datuak
Jatorrizko izenburua Topaz
Izenburua euskaraz Topaz
Urtea 1969
Estreinaldia 1969ko abenduaren 19a
Generoa suspensea, espioitza
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 143 minutu
Aurrekontua 4 milioi dolar
Banatzailea Universal Pictures
Zuzendaria
Alfred Hitchcock
Ekoizleak
Alfred Hitchcock (krediturik gabe)
Gidoilariak
Samuel A. Taylor
Leon Uris idazlearen Topaz eleberrian oinarritua
Aktoreak
Frederick Stafford
Dany Robin
John Vernon
Karin Dor
Michel Piccoli
Philippe Noiret
Claude Jade
Michel Subor
John Forsythe
Musikagileak
Maurice Jarre
Argazkilariak
Jack Hildyard
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
filmaren IMDBko fitxa irakurgai

Topaz 1969ko Alfred Hitchcock britainiar zinema zuzendariaren suspense filma bat da. Leon Uris idazlearen Topaz eleberrian oinarritua dago. Bertan, Frederick Stafford, Dany Robin, John Vernon, Karin Dor, Michel Piccoli, Philippe Noiret, Claude Jade, Michel Subor eta John Forsythe aktoreek antzeztu zuten. Filma 1962. urtean girotua dago, Gerra Hotza puri-purian zegoen unean eta Kubako misilen krisia jazo zenean.

Filma honetan Alfred Hitchcocken filma gehienetan bezala zuzendariak kameo edo agerpen laburra burutu zuen, hain zuzen ere 30. minutuan gertatzen da eta Hitchcocken umore berezia agerian uzten du: erizain batek daraman gurpildun-aulkitxo batean doan gizon baten papera antzezten du, erazaina gelditzean, gizona gurpildun-aulkitxotik altxatu, beste gizon bat agurtu eta biak elkarrekin oinez joaten direlarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Boris Kusenov (Per-Axel Arosenius) errusiar militarra eta bere familiak Sobietar Batasuna klandestinoki laga eta AEBetan bizitzen jarri dira. Kusenovek Michael Nordstrom (John Forsythe) estatubatuar agenteari NATOn infiltratua dagoen Topaz deritzon frantziar espioi bat Sobietar Batasunari informazioa pasatzen ari zaiola azalduko dio. Michael bere adiskidea den André Devereaux (Frederick Stafford) frantziar lankidearekin harremanetan jarri eta biak traidorea atzemateari ekingo diote.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Topaz (1969ko filma)