Topaz (1969ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:21, 22 urtarrila 2016

Topaz 1969ko Alfred Hitchcock britainiar zinema zuzendariaren suspense filma bat da. Leon Uris idazlearen Topaz eleberrian oinarritua dago. Bertan, Frederick Stafford, Dany Robin, John Vernon, Karin Dor, Michel Piccoli, Philippe Noiret, Claude Jade, Michel Subor eta John Forsythe aktoreek antzeztu zuten. Filma 1962. urtean girotua dago, Gerra Hotza puri-purian zegoen unean eta Kubako misilen krisia jazo zenean.

Filma honetan Alfred Hitchcocken filma gehienetan bezala zuzendariak kameo edo agerpen laburra burutu zuen, hain zuzen ere 30. minutuan gertatzen da eta Hitchcocken umore berezia agerian uzten du: erizain batek daraman gurpildun-aulkitxo batean doan gizon baten papera antzezten du, erazaina gelditzean, gizona gurpildun-aulkitxotik altxatu, beste gizon bat agurtu eta biak elkarrekin oinez joaten direlarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Boris Kusenov (Per-Axel Arosenius) errusiar militarra eta bere familiak Sobietar Batasuna klandestinoki laga eta AEBetan bizitzen jarri dira. Kusenovek Michael Nordstrom (John Forsythe) estatubatuar agenteari NATOn infiltratua dagoen Topaz deritzon frantziar espioi bat Sobietar Batasunari informazioa pasatzen ari zaiola azalduko dio. Michael bere adiskidea den André Devereaux (Frederick Stafford) frantziar lankidearekin harremanetan jarri eta biak traidorea atzemateari ekingo diote.

Iruditegia

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Topaz (1969ko filma)