Topkapi (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:38, 22 urtarrila 2016

Topkapi 1964ko Jules Dassin estatubatuar zinema zuzendariaren thriller komedia filma bat da. Eric Ambler idazlearen The Light of Day (Egunaren Argia) eleberrian oinarritua dago. Melina Mercouri, Peter Ustinov, Maximilian Schell eta Robert Morley aktoreek antzeztu zuten.

Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Peter Ustinov) irabazi zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Harribitxien zalea den Elizabeth Lipp (Melina Mercouri) izeneko emakumeak Istanbulgo Topkapı jauregian dagoen Mahmud I.a sultanaren diamante eta esmeraldadun aiztoa lapurtzeko Arthur Walter Harper (Peter Ustinov) izeneko erdipurdiko lapur alferra kontratatuko du. Lipp eta Harperek ere berean akrobata bat (Gilles Ségal), morrosko bat (Jess Hahn) eta elektronika aditu bat (Robert Morley) kontratatuko dituzte. Ondoren, lapur taldea Greziako iparraldeko Kavala hirian elkartu eta Turkiako muga lapurreta gauzatzeko behar duten materialarekin batera igarotzen saiatuko dira...

Aktoreak

Kanpo loturak