Tordesillasko Ituna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Banaketa lerroa Cantinoren planisferioan (1502)

Tordesillasko Ituna Espainiako eta Portugalgo errege-erreginek sinatu zuten hitzarmena da, Ameriketako lurralde berriak konkistatzean muga-arazoak gerta ez zitezen. 1493an Alexandro VI.a Aita Santuak Inter caetera eta Eximiae devotionis buldak argitaratu zituen; konkistaturiko lurraldeak bitan banatzeko lerroa zehazten zen haietan, iparburutik hegobururaino: Cabo Verdetik mendebalera ehun legoaz harantzako lurraldeak Espainiaren administraziopean geratu ziren, eta lerro horretatik ekialderakoak Portugalen mende. Europako gainerako herri kolonizatzaileek eta Portugalgo errege Joan II.ak ez zuten Aita Santuaren bulden edukia onartu, eta Portugalgo erregeak negoziazio berriak eskatu zizkien Errege Katolikoei. 1494an beste hitzarmen bat izenpetu zuten Gaztelako Tordesillas herrian; horren arabera Cabo Verdetik mendebalera 370 legoara atzeratu zen banalerroa. Tordesillasko hitzarmena 1506. urtean berretsi zuten Julio II.a Aita Santuak eta Portugalgo Manuel I.a erregeak.Eta nire piliña handia da eta zazpi errekuperazio egin behar ditut baina ez dakit tordesilla itunako laburpena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tordesillasko Ituna