Torloju

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Torlojuak eite eta tamaina askotakoak dira, funtzioaren arabera

Torlojua zilindro baten inguruan ildo helikoidala duen lotailu-mota bat da. Torlojuen funtzio nagusia objektuak elkarrekin lotzea da.

Sarritan torlojuek burua daukate, hau da, torlojua hobeto lotzea ahalbidetzen duen forma berezia muturretako batean. Burua torlojuaren gorputza baino zabalagoa izan ohi da, hura lotzean sakonegi sar ez dadin eta azal euslea handiagoa izan dadin.

Torlojuak lotzeko erabiltzen diren tresna nagusiak bihurkinak eta giltzak dira. Torloju gehienak eskuinetara lotzen dira; badaude ezkerretara lotzen direnak ere, eskuinetara lotutako torlojua aska dezaketen indarrak daudenean erabiltzen direnak.

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak