Torloju ponpa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Torloju ponpa bat, mugimendu positibokotzat hartutako ponpa hidrauliko mota bat da, ohikoetatik edo ponpa zentrifugoetatik ezberdintzen dena. Ponpa honek, atorra baten barnean mugitzen den eta likidoa torlojua eta atorraren artean mugiarazten duen torloju helikoidal eszentriko bat erabiltzen du.

Bereziki egokia da fluido likatsuak ponpatzeko, solido kopuru handiak dituztenak, mugitzerik behar ez dutenak edo astindutakoan, bitsak eratzen dituztenak. Torloju ponpak likidoa mugitzen duenez, honek ez du mugimendu zakarrik jasaten, mahats ale osoak ere ponpa ditzakeelarik.

Bere erabileretako bat, araztaileetako etapa ezberdinetako lokatzak ponpatzea da, iragazki-prentsetatik datozen %22tik 25era bitarteko lehortasuna duten deshidrataturiko lokatzak ere ponpa ditzakeelarik.

Halako ponpak, mundu osoan erabiltzen dira petrolioaren industrian, biziki likatsua den eta solido kopuru handia duen petrolioa ponpatzeko. Ponpa hauen garapen berriek, ponpaketa faseanitza ahalbidetzen dute.

Ponpa mota hauek, euren deskargarako isuri finkoekin lan egin dezakete, presio aldagarriko sare baten aurka ponpatzen badute ere, petrolio bilketa sareetan erabil daitezkeen ponpaketa ekipo bikain bihurtuz. Ponpa zentrifugoen kasuan, emandako isuria, bere deskargarako presioaren araberakoa da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Torloju ponpa Aldatu lotura Wikidatan