Torreoia (Zarautz)

Koordenatuak: 43°17′10″N 2°11′00″W / 43.28607°N 2.1832°W / 43.28607; -2.1832
Wikipedia, Entziklopedia askea
Torreoia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Zarauzko Vista Alegre parkeko Torreoiaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Koordenatuak43°17′10″N 2°11′00″W / 43.28607°N 2.1832°W / 43.28607; -2.1832
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1914
Arkitektura
Materiala(k)Hormigoi armatua
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Solairuak2
Ondarea
EJren ondarea20

Torreoia Zarautz udalerriko Vista Alegre auzoko izen bereko parkean kokatzen den behatokia edo dorrea da. Gipuzkoan hormigoi armatuz eraikitako lehenengo eraikina izan zen[1]. Bertatik Zarautz eta bere inguruak ikus daitezke: Zarauzko hondartza eta herria, bere luze zabalera osoan, Santa Barbara eta Talaimendi tontorren artean, eta horretarako baino ez zen eraiki.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarautzen bazen inguru horretan Amaskar izeneko auzo bat, hainbat baserrirekin, baina aristokrazia Zarautzera iristen hasi zenean bista onak zituzten lur horiek ere aukeratu zituzten eraikitzeko. Horrela jaio zen Vista Alegre izeneko gunea, nahiz eta oraindik ez zen auzoa. Inguruaren eraikuntza Villapadierneko kondeak egin zuen, 1870ko hamarkadaren ostean. Vista Alegre finka bezala hazi zen, ehizarako gune eta aristokraziarentzat egonaldiak egiteko gune bilakatu zen. Eraikinaren inguruan hasi ziren eratzen beste bigarren mailako eraikinak, Europako lorategien estilora: orangerie bat, lorategiak, negutegiak... eta lorategi handi horren gainean torreoi handi bat, parke ingeles batekin inguruan[2] eraiki zen 1913an[3].

Denboraren poderioz, egitura ahultzen joan zen, eta hondakina hondatzen. 1993an konpontze lan batzuk egin ziren, baita inguruaren drainatzea ere[3]. 2018an eraberritze lanak egin ziren, hasierako egitura mantentzeko asmoarekin[4].

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraren gainean altxatako plataforma erdi-borobil handi bat, da 15,10 metroko erradiokoa[1]. Estilo klasikoan eraikitako kolomadi edo zutabedi batek eusten du eta errematean taulamendua du, tenplu pagano edo erromatar baten itxurarekin.

1913 edo 1914an eraiki zen eta estilo klasikoa eduki arren, hormigoi armatuz egina dagoela berehala ohartuko gara. Izan ere, Gipuzkoan material hau erabiltzen hasi ziren garaiko lehen adibideetakoa da[1]. Lehen pisuan dagoen galeriak 7,90 metroko sakonera du eta 7,33 metroko altuera[1]. Gainean terraza bat dago, ikurrina formako balaustrada batekin.

Aipagarria da eraikin honen barnera sartu bai, baina gainaldera doazen eskaileretako sarbidea adreiluzko horma batez itxia dagoela, goiko aldera joateko bidea ezinezkoa eginez. Hortaz behe solairua bakarrik da bisitagarria.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donejakue bidearen baitan ondare babestu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak[5].

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza filmaren eszenetako bat bertan grabatu zen[6].

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Aisenson Bronstein, Laura. (1986). «Análisis arquitectónico del torreón de Vista Alegre, Zarautz (Guipúzcoa)» Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkaria: 415–425. ISSN 0212-7016. (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).
  2. Torreoia bizirik. (2019). Torreoia, zaharberritzen baten kronika. ISBN 9788494648823..
  3. a b (Gaztelaniaz) «El torreón sale del olvido. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) «El Torreón de Zarautz entra en quirófano. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).
  5. «Errotondako torreioa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).
  6. «Zarauzko Torreoia dantzaleku bihurtuko da ‘Dantza’ pelikulan. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa