Torres del Río

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Torres del Río

 Nafarroa Garaia

Torres del Rioko armarria

Izen ofiziala Torres del Río
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Jurramendi
Alkatea Juan Luis Pérez Leuza
(UPN)
Herritarra torrestar
Koordenatuak 42°33′11″N 2°16′10″W / 42.55306°N 2.26944°W / 42.55306; -2.26944Koordenatuak: 42°33′11″N 2°16′10″W / 42.55306°N 2.26944°W / 42.55306; -2.26944

[[Fitxategi:|300px]]

Eremua 12,07 km2
Garaiera 477 m
Distantzia 70 km Iruñera
Posta kodea 31229
Biztanleria 144 bizt. (2012)
Dentsitatea 11,93 bizt./km²
http://www.torresdelrio.es/

Torres del Río[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 144 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 70 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria eta inguruko lurren ikuspegia.

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-111 errepidea Viana-Lizarra norabidean jarraituta. Linares eta Mariñanas ibaiak batzen diren tokian sortu zen Torres del Rio.

Torres del Riok Desoiorekin egiten du muga iparraldean, Santsol eta El Bustorekin ekialdean, Armañantzasekin mendebaldean, eta Elizagorriarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko klima mediterraneo kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 12 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira, baina udalerriko gunerik menditsuenetan 100 egun euritsu ere izan daitezke.

Gizakiak erabat suntsitu du Torres del Rioko jatorrizko landaredia (arteak), gaur egun makal batzuk eta XIX. mendetik aurrera birlandaturiko Austriatik ekarritako pinu lariziarrak baino ez daude bertan.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hilobi Santuaren eliza, XII. mendeko eliza erromanikoa, oinplano oktogonalekoa eta kupuladuna. Done Jakue Bidean kokatutako eliza funerarioa zela pentsatzen da gaur egun, nahiz eta tradizionalki erromesen argidorrea edo tenplarioen eliza dela esan.
  • San Andres eliza, XVI. mendeko eliza gotiko-errenazentista.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torres del Ríoko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
384 402 482 520 477 424 432 418 315 250 224 172 165

2008ko erroldaren arabera, sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,80 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975. urtean berriztutako harrizko eraikina da. Eraberritze hartan, teilatua eta hegala berriztu ziren. Beheko solairuan, antzina, errementariak egiten zuen lan, horren ondoren eskolak izan ziren eraikinean, eta gaur egun ere egungo eskola dago bertan. Torres del Riok alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Oriente kalea, 1

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Torres del Ríoko alkate kargurako Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Juan Luis Pérez Leuza aukeratu dute. 2007an udaleko bost zinegotziak lortu zituen, baliogabeko botoak zortzi izan ziren (guztien %7,02) eta boto zuriak 22 (%22,64). Abstentzioa %26,92koa izan zen.

Torres del Ríoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Juan Luis Perez Leuza (UPN) 69 Bai
Juan Miguel Ordoñez Alba (UPN) 67 Bai
Evencio Jesus Perez Eulza (UPN) 53 Bai
Carmelo Agustin Ortigosa Lopez (UPN) 46 Bai
Tomas Valdivieso Tejeiro (UPN) 41 Bai


2011ko udal hauteskundeetan ere UPN izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta Pérez Leuzak alkatetza gorde egin zuen[2].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Juan Luis Pérez Leuza UPN
2011-2015 Juan Luis Pérez Leuza UPN

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Torres del Rio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,18k zekien euskaraz.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Torres del Río Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa