Toscana

Koordenatuak: 43°21′N 11°01′E / 43.35°N 11.02°E / 43.35; 11.02
Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:07, 20 azaroa 2015
Toscana
Administrazioa
Estatua Italia
HiriburuaFlorentzia
ProbintziakArezzo
Grosseto
Firenze
Livorno
Lucca
Massa-Carrara
Pisa
Pistoia
Prato
Siena
Udalerriak280
Geografia
Koordenatuak43°21′N 11°01′E / 43.35°N 11.02°E / 43.35; 11.02
Azalera22.987,04 km²
Demografia
Biztanleria3.745.547 biztanle (2015-07-31)
Dentsitatea162,94 bizt/km²
www.regione.toscana.it

Toscana[1] Italiako iparraldeko eskualdea da, Apenino mendien eta Tirreniar itsasoaren artean kokaturik dagoena. 22.987 km²ko eremua du eta 2015eko uztailean 3.745.547 biztanle zituen[2].

Italiako eskualderik handienetakoa da, eta kultura eta historiaren aldetik garrantzitsuenetakoa. Izan ere, Pizkundea izeneko garai emankorrak garapen handia izan zuen Toscanan. Florentzia da hiriburua, eta beste hiri nagusiak Arezzo, Grosseto, Livorno, Lucca, Massa-Carrara, Pisa, Pistoia, Prato eta Siena. Toskanako biztanle gehienak Arno ibaiaren haranean bizi dira.

Geografia

Orografia eta klima

Toscanako iparraldean Apenino mendiak (Tosco Emiliano Apeninoak) daude, eta Succiso mendia (2.017 m) da bertako gailurrik garaiena. Apeninoetako mendien artean, haranak eta ibai arroak dira; Magrako harana, Lunigliana ibaiaren arroa, Garfagnana ibaiarena eta Arno ibaiaren goi ibilguaren arroa. Hegoaldean, Arno ibaiaren beheko ibilguaren harana dago, Toskanako nagusia dena. Kostaldea apala eta hareatsua da, eta tartean labar batzuk dira; itsasertzean uharte ugari dira.

Toscanako klima mediterraneoa da, oro har, mendialdean izan ezik.

Mugakideak

Ipar-mendebaldean Liguria, iparraldean Emilia-Romagna, ekialdean Marche eta Umbria, hegoaldean Lazio eta mendebaldean Liguriako eta Tirreniar itsasoa mugakide ditu. Azken honek Korsikatik bereizten du.

Probintziak

Toskanako paisaia, Sienatik hurbil

Toscanak bederatzi probintzia ditu:

Historia

Etruriarrak bizi ziren Toscanan, eta K. a. IV. mendean erromatarrak jabetu ziren eskualdeaz. XII. eta XIII. mendeetan errepublika txikietan banatua egon zen; XVI. mendean medicitarrek, Florentziako duke handiek, errepublika haiek guztiak batu zituzten. Gero, Lorrenaren mende egon zen Austriar Inperioaren barruan, eta 1801-1814. urteetan frantsesen mende. Azkenean, 1860an, Italiako Erresumaren barruan geratu zen.

Ekonomia

Nekazaritza (mahatsondoak, olibondoak, azukre erremolatxa, barazkiak eta laboreak) eta industria (kimikoa, burdingintza, ehungintza, altzariak eta papergintza, besteak beste) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Ondasun nabarmenak

Pisako dorrea

Pisako katedrala, bataiategia eta dorrea

Dorreetan ospetsuena oker baten ondorioz da ospetsu. Pisako dorrea artean bukatu gabe zegoela hasi zen okertzen, zimenduen sendotasunik ezagatik. Dorre horrek eta inguruan dituen katedralak eta bataiategiak Toscanako erromanikoaren monumentu multzo hoberena eratzen dute, Erdi Aroan Pisak izan zuen oparotasun handiaren erakusgarri.

Pisako katedralaren oina basilika paleokristau batena da funtsean; transeptuko besoek basilika txikiak ematen dute, zein bere absidearekin. Gurutzaduran kupula du, baina gainerakoan egurrez dago estalia, alboko habearteak izan ezik, ertz gangez estaliak.

Pisako hiru eraikinok marmol zuriz daude estalita (berde ilun koloreko marrazkiak dituztela txertaturik), Erromatar Inperioaren garaian ohi zen bezala. Kanpotik arku itxuak eta galeriak dituzte.

Florentziako bataiategia

Michelangelo Buonarroti toscanarrak eginiko David eskultura

Toscanako erromanikoaren obra nagusia Florentziako bataiategia da. Katedralaren mendebaldeko fatxadaren aurrean dago: oktogono oineko eraikin handia da, ganga batez burutua. Hau ere marmolez estalia dago, lerro geometriko zorrotzen arabera.

Hain du klasikoen itxura, ezen Marteri eskainitako tenplua izan zela uste izan zuten florentziarrek berek mende batzuk geroago.

Toscanar ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toscana Aldatu lotura Wikidatan