Toskanako Dukerri Handia
|
Toskanako Dukerri Handia |
|||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1569 - 1801 – 1815 - 1859
Monarkia |
|||||||||||||
|
|
|||||||||||||
Toskanako Dukerri Handia 1700. urtean |
|||||||||||||
| Sorrera | 1569ko abuztuaren 27a | ||||||||||||
| Medicien agintearen bukaera | 1737ko uztailaren 9a | ||||||||||||
| Desagertua | 1801ko martxoaren 21a | ||||||||||||
| Berrezarria | 1815ko ekainaren 9a | ||||||||||||
| Hiriburua | Florentzia | ||||||||||||
| Erlijioa | Kristautasuna | ||||||||||||
|
|||||||||||||
Toskanako Dukerri Handia Italiako erdialde inguruko entitate juridiko bat izan zen 1569 eta 1859 bitartean. Toskanako Dukerri Handia 1532tik Florentziako Errepublika ordezkatu zuen Florentziako Dukerria izan zenaren toki berean zegoen. Dukerri hau, Medici familiak zuzendua hasieratik, bata bestearen atzean hedapen ugari jasan zituen. 1559an Sienako Errepublika erantsi zuen, eta 1568an Luccako Dukerria. Bere hiriburua Florentzia zen.
Medicitarren agintaldia [aldatu]
1569tik Medici familia ospetsuak gobernatu zuen Dukerri Handia, hala, desagertutako Florentziako Dukerria gobernatu zuen familia saga jarraituz. Familia honek gobernatu zuen 1737an duke leinuko azken ordezkaria zen Gian Giastone de Medici seme-alabarik izan gabe hil zen arte.
Habsburgo-Lorenatarren agintaldia [aldatu]
1730eko hamarkadaren hasieratik, zenbait europar gortek mugimendu diplomatikoak egin zituzten Toskanako Dukerri Handiko gobernua lortzeko. Inongo zalantzarik gabe, hobekien kokatua zegoen hautagaia beranduago Espainiako errege izango zen Karlos III.a Espainiakoa infantea zen, Filipe V.a Espainiakoa erregearen eta Isabel Farnesio printzesaren semea zena. Karlosek oinordekotza eskubide batzuk heredatu zituen Florentziako tronuari buruz bere amaren familiaren aldetik, Farnese familia, dukerri handiko familiaren senidea zena.
1735ean, Poloniako Ondorengotza Gerraren testuinguruan, espainiar diplomaziak eta austriar diplomaziak puntu eta jarrai bat adostu zuten florentziar kausari dagokionez. Honen bidez, oraindik boteretsua zen Espainiak Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren alaba zen Maria Teresa I.a Austriakoa artxidukesa onartu zuen, enperadoreak Bi Sizilietako Erresuma Karlos Borboikoa infanteari emango zion Parmako Dukerria eta Toskanako Dukerri Handiko tronuaren gaineko eskubideei uko egitearen truke. Akordio hau onartuta, Espainiak lehia oro utzi zuen Austriako Ondorengotza Gerrari dagokionez.