Totila
Wikipedia(e)tik
Totila ostrogodoen erregea izan zen 541etik 552ra (? - Kaprara, Perugia, 552). Erarikoren oinordekoa zen. 541ean hautatu zuten errege eta berehala Italia mendean hartua zuten greziarrei eraso zien. Toskana, Unbria eta Napoli beretu ondoren, bi aldiz menderatu behar izan zuen Erroma, 546an eta 550ean. Gero Korsika, Sardinia eta Sizilia beretu zituen. Narses jeneralak hil zuen Busta Gallorumeko guduan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.