Tottenham Hotspur Football Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:00, 26 uztaila 2016
Tottenham Hotspur Football Club
Ezizena(k)Spurs, Lilywhites
Sorrera1882
Futbol zelaiaWhite Hart Lane
edukiera: 36.310 lagun
inaugurazioa: 1899
PresidenteaIngalaterra Daniel Levy
EntrenatzaileaArgentina Mauricio Pochettino
LigaPremier League
2015-163.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1901eko Kopa finala.
Arsenalen aurkako partida.
White Hart Lane estadioa.

Tottenham Hotspur Football Club Londresko futbol taldea da, Ingalaterrako hoberenetariko bat historikoki.

Herrialdearen Lehen Mailako 2 Liga irabazi du 1951n eta 1961ean, bai eta 8 Kopa ere.

1963an bilakatu zen Ingalaterrako lehen talde Europako txapelketaren bat irabazten, Errekopa hain zuzen ere (Atletico de Madriden aurka irabaziz).

Halaber, UEFA Kopa bi eskuratu ditu: 1984an Anderlechten aurka eta 1972an Feyenoorden aurka.

Historia

Sorrera eta hasierako urteak

Taldea 1882an sortu zen Londresko Tottenham auzoan. 1888an Liga eratu bazen ere taldeak hegoaldeko ligan jarraitzea erabaki zuen, Liga Nausian aritzeko aukera izan arren. 1902an Kopa irabaztea lortu zuenean hori lortuko zuen lehenengo ligaz kanpoko taldea izan zen. 1908an sartu zen Liga nagusian. 1899an inauguratu zuen gaur egun ere erabiltzen duen White Hart Lane futbol zelaia.

Bigarren Kopa 1921ean eskuratu zuen. Garaipen horren ondoren hartu zuen "oilarra" sinbolo gisa. Hotspur ezizena Henry Percy (Hotspur) erdi aroko gudari mitikoaren omenezkoa da eta hotspur hitzak "ezproi beroak" esan nahi du eta honen osagarri izan zedin gandorra ezarri zitzaion.

Urrezko aroa eta honen jarraipena

Taldearen urrezko aroa 60. hamarkadan izan zen, aurrez 1951ean jadanik Liga irabazi bazuen ere. Hamarkada honetan liga berri bat (orainarteko azkena), 3 Kopa eta Europako lehenengo garaipenak iritsi zitzaion, lehen aipaturiko errekopa.

Hurrengo hamarkadetan maila oneko taldea izaten jarraitu du, honen erakusgarri 1972ko eta 1984ko UEFA Kopak.

Euskal Selekzioarekin partida

Zortzi urtetan partidarik jokatu gabe egon ondoren Euskal Selekzioak 1988an partida berria jokatu zuen San Mamesen Bai Eukarari kanpainaren barnean. Aurkaria Tottenham Hotspurs izan zen, futbol elkarte baten aurka jokatu duen aldi bakarra izanik, eta 4-0 irabazi zuten euskaldunek.

XXI mendea

Liga gehiagorik irabazi ez badu ere Kopa ugari eskuratu ditu, azkenak 1991eko Kopa eta 1999 eta 2008ko Ligako Kopak. Azken denboraldietan Europara sartu izan da noizbehinka, beti ere UEFA Kopan. 2014-15 denboraldian bosgarren egin du ligan eta Ligako Kopako finala jokatu du, baina Chelseak 2-0 gainditu zuen. 2015-16an Ligan hirugarren postua lortu du.

Irabazitako txapelketak

Ingalaterran: 20

Nazio artean: 3

UEFA Kopa

  • Txapelduna (2): 1972, 1984.
  • Finalista (1): 1974.

Europako Errekopa

  • Txapelduna (1): 1963.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tottenham Hotspur Football Club Aldatu lotura Wikidatan


Premier League 2022-23

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton