Toulouse-Lautrec Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sainte-Cécileren katedrala eta Berbie jauregia, Museoaren egoitza.
Museoaren sarrera.

Toulouse-Lautrec Museoa (Musée Toulouse-Lautrec) Frantziako Albi hirian dagoen erakundea da. Bertatik, Henri Toulouse-Lautrec margolariaren lanak zabaldu dira eta bertan bere obraren ondare garrantzitsua gordetzen da.

Historia

Lautrec hil zenean, 1901an, haren lagunek eta familiarrek haren obra osoa museo desberdinei eskaini zieten. Une hartan Toulouse-Lautrecen lanak eskandalagarriak bezala ikusita zeuden eta museo ospetsuenek ezetz erantzun zuten. Orduan, Adèle de Toulouse-Lautrec kontesak, artistaren ama, Albi herria proposatu zuen. Udalak eskaintza onartu zuen baina Lehen Mundu Gerrak lanak atzeratu egin zituen. Azkenik, 1922ko uztailaren 30an lehenengo erakusketa aretoak ireki ziren.

Eraikuntza

Museoa Berbie jauregian dago. Etxe-zahar hau, Erdi Aroan, apezpikuaren erresidentzia izan zen. 1905an estatuaren eskuetara pasa zen eta bi urte geroago Albiko udalarenera. 2012an birmoldaketa lan sakonak bukatu ziren.[1]

Museoaren ondarea

Toulouse Lautrecen obra asko eskadalagarritzat jotzen zen.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Ikus, baita ere

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toulouse-Lautrec Museoa