Toxina
Toxina (antzinako grezieraz: τοξικόν, toxikon, "gezi") substantzia pozoitsua da, zelulek, animaliek, landareek, bakterioek edo beste organismoek sortua[1]. Beti organikoak direla adierazteko biotoxina ere esaten diete. Hitza Ludwig Brieger kimiko organikoak asmatu zuen.[2]
Gehienetan molekula txikiak, peptido edo proteinak dira, babes edo eraso helburuak dituztenak.
Bakterio askok toxinak ekoizten dituzte. Bakteriar-toxinak bi motatakoak dira: endotoxinak eta exotoxinak.
Sailkapena
- Zianotoxinak, zianobakterioek sortuak.
- Hemotoxinak, eritrozitoak erasotzen dituztenak.
- Nekrotoxinak, zelulen nekrosia sortzen dutenak.
- Neurotoxinak, nerbio-sistema erasotzen dutenak.
- Zitotoxinak, zelulak erasotzen dituztenak.
- Miotoxinak, paralisi eragiten dutenak.
- Apitoxinak, erleek sortuak.
- Mikotoxinak, onddoek sortuak.
Erreferentziak
- ↑ Merriam-Webster Online Dictionary. Toxin. .
- ↑ Brade, Helmut. (1999). Endotoxin in Health and Disease. Marcel Dekker ISBN 9780824719449..
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |