Toyota (Aichi)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Toyota

Toyota (Aichi)
bandera

armarria

Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu (Tōkai)
Aichi
Koordenatuak

35°05′N 137°09′E / 35.083°N 137.150°E / 35.083; 137.150Koordenatuak: 35°05′N 137°09′E / 35.083°N 137.150°E / 35.083; 137.150

Toyota (Aichi) non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Toyota (Aichi)
Eremua 918.47 km²
Biztanleria 419.538 bizt. (2014)
Dentsitatea bizt./km²
http://www.city.toyota.aichi.jp/

Toyota (豊田市 Toyota-shi?) , Japoniako Aichi prefeturako bigarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera, 419.538 biztanle ditu. Ia 9 milioi biztanle dituen Chūkyōko metropoli eremuaren barnean dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aichi pefeturako azalera handiena duen hiria da. Ez du ordea kostalderik eta iparraldean 1000 metrotako garaiera hartzen duen mendilerroa dauka. Hiria bera lurraldearen hegoaldeko lautadan zabaltzen da, betidanik nekazaritzarako erabili den eremuan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki Koromo (挙母市 Koromo-shi) izena izan du baina Toyota konpainiarekin izan dituen loturak direla eta izena bera ere aldatu du.

Eremua paleolito garaian dagoeneko populatua izan zen. Mononobe leinua izan zen bertan nagusi. Edo Aroan Tokugawa shogunerriaren menpeko Koromo probintzia osatu zuen. Tokugawa herrixka (Tokugawa Ieyasuk bere izena bertatik hartu zuen) Toyotaren lurraldean kokaturik dago.

Meiji berrezarkuntzan zeta ekoizpenarengatik egin zen ezagun. Baina merkatuaren gainbeheraren ondorioz 1930tik aurrera hiriak berak ere gainbehera izan zuen. Honen aurrean Kiichiro Toyoda enpresariak Toyota automobil konpainia fundatu zuen.

1951 urtean Koromo hiri bihurtu zen eta Toyotak hartu zuen garrantziaz baliatuz 1959an izena aldatu zuen. 1960an bertan Estatu Batuetako Detroit hiriarekin senidetu zen gainera.

2005eko Aichiko Erakusketa Unibertsalaren egoitzetako bat bertan egon zen.


Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Asuke Hachimangu tenplua.
  • Heishou-ji tenplua.
  • Kōjaku-ji tenplua.
  • Himori santutegia.
  • Toyotako arte museoa.
  • Toyotako "Gezien zubia".

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toyota (Aichi) Aldatu lotura Wikidatan