Toyotomi Hideyori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hideyorik eta Lady Yodok euren buruaz beste egin zuten tokiaren kokapena Osakako gazteluan.

Toyotomi Hideyori (japonieraz: 豊臣 秀頼?, 1593ko irailaren 8a - 1615eko ekainak 5) Toyotomi Hideyoshi jeneralaren semea eta oinordekoa izan zen. Bere ama, Yodo andrea, Oda Nobunagaren iloba zen.

Hideyoshi 1598an hil ondoren, hil aurretik bere oinordekotzarako izendatu zuen Bost erregeordeen kontseiluko kideak elkarren artean borrokan hasi ziren boterea lortzeko. Tokugawa Ieyasun herrialdea bere kontrolpean hartu zuen 1600ean, Sekigaharako guduan garaipena lortu ondoren. Hideyori Ieyasuren biloba zen Senhimerekin ezkondu zen, une horretan zazpi urte baino ez zituena, Tokugawa klanari bere leialtasuna adierazteko, baina Ieyasuk Hideyori oraindik mehatxu handi bat bezala ikusten zuen, eta, ondorioz, 1614ko neguan Osakako setioan erasotzea erabaki zuen. Setioak huts egin zuen, baina Hideyorik Osakako gazteluaren defentsak desegitea onartzen zuen hitzarmen bat sinatzea beste erremediorik ez zuen izan.

1615ean Ieyasuk Hideyori tropak biltzen ari zenaren eta gazteluaren lubakia ixtea eragozten saiatzen ari zenaren berri izan zuen, eta, beraz, bere tropei shogunaren armadari Osakatik gertu erasotzeko agindu zien. 1615eko ekainak 5ean, gudua galtzen ari zela, Hideyoriren tropak ahuldu egin ziren eta gazteluaren barnera jazarri zuten. Armada inbaditzaileari aurre egiteko modurik ez zuenez, seppukua egin zuen. Hau izan zen Tokugawa klanaren aurka gertatu zen altxamendurik garrantzitsuena klan honen shogunerriak ondoren iraun zituen 250 urteetan.

Hideyoriren semea, Kunimatsu, 8 urtekoa, harrapatu egin zuten eta burua moztu zioten; bere alaba Tokei-jira eramana izan zen, Kamakurako komentu bat, non abadesa bihurtu zen.