Trabzon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Trabzon

Trabzon
Historikoa Trebizonda
Estatua TurkiaTurkia
Banaketa administratiboa Trabzon probintzia
Ordu eremua UTC+2 (udan UTC+3)
Koordenatuak

41°00′N 39°44′E / 41.000°N 39.733°E / 41.000; 39.733Koordenatuak: 41°00′N 39°44′E / 41.000°N 39.733°E / 41.000; 39.733

Trabzon non dagoen adierazten duen Turkia-ko/-go/-eko mapa
Trabzon
Eremua 258,7 km²
Posta kodea 61 xxx
Biztanleria 763.714 bizt.
Dentsitatea 2.952,12 bizt./km²
Telefono aurrizkia (+90) 462

Trabzon[1] (historikoki Trebizonda[2], grekoz Trapezous) Turkiako ipar-ekialdeko hiria eta portua da, bai eta izen bereko probintziako (4.938 km2 eta 737.700 biztanle) hiriburua ere. Itsaso Beltzaren ertzean dago. 143.941 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Trebizondako Inperioa

Greziak Sinopen zuen Trapezous koloniari dagokio, eta Trebizondako greziar erresumako hiriburua izan zen. 1204. urtean sortu zen erresuma, eta Androniko I.a Konmeno enperadorearen biloba Alexis I.a Konmenok enperadore izendatu zuen bere burua, hartara Trebizondako erregeen dinastiari hasiera emanez. Bizantziar erresuma birkonkistatzen saiatu zen, bere anaia David aldi berean latinoen eta Nizeako enperadorearen aurka borrokatzen ari zen artean. Alexisek Krimea konkistatu zuen, eta merkataritza-harremanak estutu zituen Genoako portuarekin. 1258. urtetik aurrera, Bagdad suntsitua gertatu ondoren, Indiarako merkataritza-ibilbidea aldatu zuten, eta Itsaso Gorritik Trebizondarako ibilbidea bultzatu. Hala, bi mendez iraun zuen Trebizondako erresumak. Alexo II.a Konmenoren agintaldian (1297-1330) izan zuen erresumak oparotasun-maila garaiena, eta handik aurrera etengabeko gainbehera hasi zen. Genoarrak eta veneziarrak nagusituz joan ziren merkataritza-alorrean, eta Alexo III.a Konmenoren agintaldia izan zen (1349-1390) erresumak izan zuen azken bakealdia. XV. mendearen hasierarako otomandarren mende zegoen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Trabzon)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24.3 26.4 33.1 35.0 37.8 35.9 37.0 34.8 33.2 32.7 30.3 26.4 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10.8 10.9 12.3 15.8 19.1 23.5 26.3 26.9 23.9 20.1 16.2 12.9 18.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -4.6 -6.1 -5.0 -2.0 5.4 10.3 13.5 13.8 9.4 3.8 1.0 -3.1 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.4 4.3 5.6 8.8 12.8 16.9 20.0 20.3 17.2 13.5 9.3 6.3 11.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 74.0 60.7 58.8 58.8 50.9 49.2 37.3 46.5 77.0 119.5 100.2 83.5 816.4
Euri egunak (≥ 1 mm) 13.1 12.6 13.9 14.6 13.2 11.3 8.4 9.7 12.0 13.6 13.1 13.0 148.5
Eguzki orduak 83.7 89.6 105.4 129.0 176.7 210.0 179.8 167.4 150.0 133.3 108.0 80.6 1613.5
Hezetasuna (%) 69 69 73 75 77 75 73 73 74 73 70 68 72.4
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü [3]
Iturria (2): Weatherbase [4]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduera handiko portua du. Nekazaritza-produktuen merkataritza (tabakoa, artilea, soja, tea), industria (tabakogintza, ehungintza, altzairugintza, ardogintza, janari-industria) eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak. Unibertsitatea eta aireportua baditu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trebizondaren kokapena antzinako mapa batean

Aipagarriak dira bizantziarren garaiko harresiak, Leontocastrongo gaztelua, Commeni jauregiaren hondakinak, XIII. mendeko eliza bizantziarrak eta XVI. mendeko meskitak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trabzon Aldatu lotura Wikidatan