Trachipterus trachypterus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trachipterus trachypterus
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaLampriformes
FamiliaTrachipteridae
GeneroaTrachipterus
Espeziea Trachipterus trachypterus
(Gmelin, 1789)[1]

Trachipterus trachypterus Trachipterus generoko animalia da. Arrainen barruko Trachipteridae familian sailkatzen da. Arrain mesopelagikoa da, 100 metroko sakoneratik behera bizi ohi dena. Ez da kopuru handitan aurkitzen, bere eremuan bertan baino sarriago topatzen da bere harraparien urdailetan, horietarik bat hegaluzea. Arrain honen berezitasuna posizio bertikalean igeri egitea da, burua gora.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honek banaketa zabala du, hiru ozeanoen ur epel eta tropikaletan bizi da, baita Mediterraneoan ere. Euskal Herriko arrantzaleek ikusten ohi dute Azoreetara doazenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Froese, Rainer & Pauly, Daniel ed. (2006), «Trachipterus trachypterus», FishBase webgunean. Bertsioaren data: 2006(e)ko apirila.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]