Trainerilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
2007ko Kantabriako trainerilla txapelketa.

Trainerilla tostako arraunketan erabiltzen den ontzia da, 6 arraunlari eta patroia izan ohi dituena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trainerilla ez da ontzi tradizional bat, arraun kirolerako berariaz eraikitako txalupa baizik. Hainbat elkartek trainerua osatzeko 13 arraunlari aurkitzeko arazoak zituztela ikusita Manolo eta Luis Algorri ontzigileei ontzi berria sortzeko enkargua egin zieten 1940. hamarkadaren hasieran. Lamiakon zuten astilleroan hainbat trainerilla eraiki zituzten[1].

Historiako aurreneko trainerilla estropada 1945. urteko abuztuaren 4 eta 5ean jokatu zen Areetan eta Espainiako Txapelketa izendatu zuten. 3.000 metrotako distantzian jokatu zen eta aurreneko egunean Raspas del Embarcadero etxeko taldea nagusitu zen Castrori bi segundu eta Santurtziri 15 aterata. Areetarren eta kantabriarren arteko distantzia hain txikia izanda jendetza izugarria bildu zen bigarren jardunaldia ikustera. Lehia oso berdindua izan zen hiru trainerillak aldi berean helmugaratu ziren. Bi eguneko denborak batuta Raspas izan zen txapelduna[1].

1946ko Zarauzko trainerilla txapelketa.

1950etik aurrera arraunketak beheraldia izan zuen eta herri gutxi ziren gai trainerua osatzeko. Batel eta trainerillen txapeketei esker herri askotan iraun zuen arraunarekiko zaletasunak eta hainbat elkarteren sorrera ere ekarri zuen. Espainiako txapelketaz gain herri askotan trainerilla estropadak jokatzen hasi ziren, hauetako bi nagusitu ziren urtez urte eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Kantabriako talde onenek lehiatzen zuten bertan:

1960 inguruan probintzietako ligak hasi ziren jokatzen.

Ontziaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraunlariak ilaran esertzen dira, bata bestearen atzean, eta normalean ababor eta istribor aldera arraun egiten dute, txandaka, hau da, bakoitzak aurrean duenaren kontrako aldera. Trainerillak 9 metro inguruko luzera du.

Lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelen denboraldia amaitzerakoan hasten dira trainerillen arteko liga probintzialak, apirila aldean, eta ekaina hasieran amaitzen da trainerilla denboraldia Espainiako Txapelketarekin. Hiru mailatan jokatzen dira, gizonezko seniorrak, gizonezko juniorrak (1987-tik aurrera) eta emakumezko seniorrak (2007-tik aurrera). Guztiek ere 3.500 metrotako distantzia osatzen dute.

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko datuak barne.

Txapelketa Gizonezkoak Emakumezkoak
(2007tik aurrera)
Espainiako Trainerilla Txapelketa Euskal Herria Sestao (13)
Euskal Herria San Juan (11)
Euskal Herria Orio (7)
Galizia Samertolameu (6)
Euskal Herria San Juan (4)
Euskadiko Trainerilla Txapelketa Orio (8)
Kaiku (8)
Bermeo (8)
Getaria (5)
Zumaia (2)
Hibaika (2)
Orio (2)
Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa San Juan (12)
Orio (12)
Zumaia (7)
Getaria (6)
San Juan (4)
Bizkaiko Trainerilla Txapelketa Kaiku (15)
Bermeo (14)
Zierbena (6)
Kaiku (3)
Deustu (2)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Lauzirika, Xabier. (1986). Vizcaínos en el remo. Caja de Ahorros Vizcaina, 40 or. ISBN 84-505-3807-6..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.