Trakea
Wikipedia(e)tik
| Trakea | |
|---|---|
| Trakea | |
| Latinez | Trachea |
| MeSH | Trachea |
Trakea edo zintzur-hestea airea biriketara eramaten duen tutua da. Laringetik bronkioetara doa eta kartilaginosoa da. 10-16 zentimetro luze izaten da, eta 2,1-2,7 zentimetroko diametroa izaten du.
Hestegorriaren aurreko aldetik, laringearen beheko muturretik beherantz luzatzen da bi bronkio nagusitan banatu arte bosgarren orno torazikoaren mailan. Zuntzezko ehunez lotutako 15-20 eraztun itxurako kartilagoz osatuta dago. Eraztun hauek ez dira osoak, atzeko muturrak zuntzezko mintz muskulu leunez lotuta baitaude.
Eraztun lotailuen mailan hiru geruza nagusi azaltzen dira: