Transdukzio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Transdukzioa

Transdukzioa birus baten bitartez bakterioen arteko trukaketa genetikoa da. Bakterioak infektatzen dituztenean, birusek bi ziklo burutu dezakete: ziklo litikoa eta ziklo lisogenikoa. Batean zein bestean, birusek infektatutako bakterioaren ADN zatiak harrapatzen dituzte. Bakterio berri batean sartzean, ADN zati horiek ere sartzen dira bakterio berrian, birusaren material genetikoarekin batera.

Transdukzioaren bitartez bakterio batek ezaugarri genetiko berriak har ditzake. Horregatik esaten da transdukzioak, konjugazioak eta transformazioak bezalaxe, aldakortasun genetikoa areagotzen duela.