Transexualismo
Transexualismoa edo transexualitatea nortasun sexuala anatomia sexualarekin bat ez datorrelaren jokaera da. Emakume transexuala gizon anatomiarekin jaiotzen dena da; gizon transexuala, berriz, emakume gorputzarekin jaiotzen dena, gizon sentitu arren. Hau da, bere sexualitate psikologikoak bereizten du eta ez bere anatomiak. Hori dela-eta, pertsona transexual batzuek genitalak beren sexu psikologikora egokitzeko ebakuntza egiten dute.
Eduki-taula |
Legalitatea [aldatu]
Pertsona transexualak zailtasunak izaten ohi dituzte dokumentu ofizialekin identifikatu behar izaten direnean. Haiek izaten duten arazoa hurrengoa da: bere itxura ez dator bat nortasun agirian agertzen den sexuarekin. Hori gertatzerakoan arazo handiak sor daitezke eguneroko bizitzan, kreditu txartela erabiltzerakoan, hegazkin tiket bat erosterakoan edota lanpostu bat eskatzeko zailtasunak izaterakoan.
Laguntza medikoa [aldatu]
1989an Europar Legebiltzarrak onartu zuen transexualei laguntza medikoa eman behar zitzaiela. Horrela izanik ere, Espainian ez dago transexualei laguntza medikoa eskaintzen dizkien zentrorik, Andaluzian salbu. Komunitate hau unitate espezializatua du Carlos Haya de Málaga ospitalean.
DSM-V eskuliburua [aldatu]
Ameriketako Estatu Batuetako psikiatren gidaliburuak, 2013ko maiatzan aterako duten bosgarren edizioan, transexualitatea gaixotasun moduan azaltzen jarraitu nahi du. Alinda Araneta sexologoaren hitzetan "beren sexuarekin identifikatuta ez egoteagatik transexualek jasaten duten sufrimenduak eta larritasunak zerrendan jarraitzen dute".[1] Horren aurrean transexualen kolektiboek haien protesta ezagutzera eman dute.
Kanpo loturak [aldatu]
- Transexualitatea, jaio edo bilakatu? artikulua gaztezulo aldizkarian
- [http://paperekoa.berria.info/harian/2012-12-09/002/001/Transexualitatea_patologizatuta_mantentzea_erabaki_izana_salatu_dute.htm Ainara Arratibelen artikulua.
Bibliografia [aldatu]
- Ainara Arratibel: "Transexualitateak patologizatuta segitzea salatu dute". Berria, 2012ko abenduaren 9an, 2-3 or.
Ikus, gainera [aldatu]
Aipuaren errorea: <ref> etiketak badaude, baina ez da <references/> etiketarik aurkitu; $2