Transformice

Wikipedia, Entziklopedia askea
Transformice
Jatorria
Argitaratze-data2010
IzenburuaTransformice
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
ArgitaletxeaAtelier 801 (en) Itzuli
Banatze bideaAtelier 801 (en) Itzuli eta banaketa digital
Ezaugarriak
Genero artistikoaplataforma-bideo jokoa
Hizkuntzafrantsesa
Joko-moduaJokalari anitzeko modua
EuskarriaMicrosoft Windows, Linux eta macOS
Sarrera gailuateklatua eta sagua
Programazio-lengoaiaAdobe Flash
Software motoreaAdobe Flash Player (en) Itzuli eta Adobe Flash
Ekoizpena
GaratzaileaAtelier 801 (en) Itzuli
transformice.com

Transformice (ingelesez literalki, "sagu aldatuak") online plataformetako bideo-joko independente bat da. Jokua Frantziako diseinagailu batzuetatik sortua da, Tigrounette eta Melibellule ezizenetik ezagutzen dira jokoan. Tigrounette-ek funtzioak eta mekanismoak programatzen ditu, eta Melibellule-ek grafikoak produzitzen ditu. Jokoa 2010eko maiatzaren 1ean bota zen.

Jokoan, jokalari bakoitzak bere sagu birtuala kontrolatzen du eta gazta-pieza bat irabazi behar du, azkenean sagutegirantz ekarriz. Behin jokalaria taularen kalifikaziorik altuenera heltzen denean, jokalaria hurrengo mapako Xaman bihurtzen da. Xamana bezala, jokalariak objetuak eta mekanismoak eraiki ditzake beste saguei gazta lortzera laguntzeko mapa desberdinetan.

Abiadura erabakigarria da lehenengo postura iristeko, lehenengo hirurak puntu gehiago lortzen baitute; besteak, berriz, hamar puntu. Puntu hauek taulan jartzeko balioko dute eta sistemak erabaki dezan nori egokituko zaion xamana izatea hurrengo txandan.

Jokalariaren profilan ere agertzen da zenbat aldiz lehenengoa geratu den, zenbat sagu salbatu dituen, zenbat titulu desblokeatu dituen... eta aukera du “emotikonoak” erabiltzeko (dantzatu, musu eman, barre egin, negar egin, haserretu, txalo egin, eseri, konfetia bota..).

Jokoan saguak talde batean egon daitezke beste sagu batzuekin. Pertsona batek gonbidatu ahal zaitu tribuan sartzeko edo zuk tribu berri bat sortu ahal dezakezu 500 gazta gastatuz.

Zenbait minijoku garatu egin dira gela berezietan eta hainbat mota daude. Adibidez: survivor, racing, bootcamp, fight… aurkitu ahal ditzakegu.

Teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika batzuk menperatzeak abantailak proportzionatzen ditu beste jokalari batzuen gainetik. Adibidez: gaztarekin lehenengoa izatea iristen sagutegira.

Nahiz eta joko sinplea dela iruditu, jokalari batzuk zenbait teknika garatu dituzte denborarekin, kontuan izanda zein den asmoa. “Wall Jump”-a (“hormatik igotzen”) oinarrizkoa da ondo jokatzeko eta “Corner Jump”-a (bultzada lortu azal bateko izkinarekin) erabili ahal daiteke abantailak lortzeko.

Mapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2 mapa mota daude: ofizialak eta jokalariek sortuak. Azken hauek “mapako editorean” sortu ahal dira. Mapa batzuk interakzio bereziak dituzte. Mapak 2 minutuko limitea dute, eta, amaitzean, mapa berri bat kargatzen da. Iraupena aldatu daiteke 20 segundora xamana hiltzen bada edo sagu gutxi geratzen badira bizirik.

Denda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoan, saguak arropa propioak eduki ditzakete: kapelak, eguzkitako betaurrekoak, belarritakoak, ahorako eta leporako gehigarriak... Hauek guztiak gazta edo marrubiekin erosi behar dira. Artikulu batzuk ezin dira erosi, desblokeatu egiten baitira gertakizun batzuetan: Gabonak, Halloween, Inozenteen eguna, Inauteriak, etab. Arropak personalizatu ahal daitezke koloreak aldatuz.

Troll-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transformice nabarmentzen da jokalari asko “troll” direlako. Jokalari hauen helburua beste jokalariak edo xamana haserretzea da. Oso gorrotagarria izan arren, arauek ez dute baimentzen moderatzaileek baneatzea (ingeleseko ban aditza) troll-ak, nahiz eta jokalariek boto popularraren bidez kanporatu ahal dezaketen.

Xamana troll-ak daude, saguak hiltzen saiatzen direnak, ez dute laguntzen edo sagutegia ixten dute, hau azkena gehien erabiltzen dena izanda eta txarto ikusia jokalarien partetik.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoa hainbat hizkuntzetara jokatu ahal da, lehenengokoak frantsesa eta ingelesa izanda. Sortu zenetik orain arte hizkuntza hauek daude, ordenean: frantsesa, ingelesa, errusiera, portuguesa-brasildarra, turkiera, txinatarra, gaztelania, norvegiera, suediera, daniera, poloniera, hungariera, nederlandera, errumaniera, indonesiera, alemana eta arabiera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]