Transkarpatiako oblasta
Wikipedia(e)tik
|
Transkarpatiako oblasta |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Herrialdea | |||
| Hiriburua | Uzhhorod | ||
| Eremua | 12777 km² | ||
| Biztanleria | 1247350[1] (2008) | ||
| Dentsitatea | 97,6 bizt / km² | ||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera | ||
| www.carpathia.gov.ua/ | |||
Transkarpatiako oblasta (ukraineraz: Закарпатська область, translit. Zakarpats’ka oblast) Ukrainako hego-mendebaldeko oblasta da. Iparraldean Lviveko oblastarekin du muga, ipar-ekialdean Ivano-Frankivskeko oblastarekin, hegoaldean Errumaniarekin, hego-mendebaldean Hungariarekin eta mendebaldean Eslovakiarekin. 12.777 km²ko azalera du eta 2008an 1.247.350 biztanle zituen[1]. Hiriburua Uzhhorod da.
Historikoki eskualde honi Transkarpatia, Rutenia Transkarpatikoa eta Ukraina Subkarpatikoa deitu izan zaio[2], Karpatoek Ukrainako zabaldi handitik bereizten dutelako.
Hiri nagusiak [aldatu]
Transkarpatiako oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko populazioa[3]):
- Uzhhorod: 117.028 biztanle
- Mukatxeve: 82.473 biztanle
- Khust: 28.755 biztanle
- Berehove: 26.735 biztanle
- Vynohradiv: 25.597 biztanle
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b Ukrainako oblast eta hirietako biztanleria Citypopulation.de
- ↑ Europako eskualde historiko-politiko nagusiak Euskaltzaindia.net
- ↑ Transkarpatiako oblasteko hiriak World-gazetteer.com
|
|||||||||||