Transmedia narrazio
Transmedia narrazioa euskarri desberdinen bidez eraikitzen den istorioa da. Hedabide eta plataforma bakoitzak berezkoagoak dituen errekurtsoak erabiltzen ditu kontakizuna osatzeko.
Istorioak garatzeko medio asko erabiltzean baino transmedia narrazioaren oinarrian dago osagarritasuna eta teknologia berriek ahalbidetzen duten elkarreragina eta komunikazio-eredu tradizionalaren haustura. Dagoeneko, igorle eta hartzailearen arteko lotura ez da norabide bakarrekoa eta kontakizuna ez da produktu itxia. Behin eta berriro istorioak ikusi, erabili, berregin eta konpartitu daitezke etengabeko moldaketa prozesuan.
Transmedia produktuak diseinatzerakoan, interesgarriagoak diren medioak zeintzuk diren aztertzen da eta bakoitzean istorioaren zein osagarri garatuko den erabakiko da. Transmedia narrazioaetan hedabide tradizionalak (inprimatuak eta ikus-entzunezkoak), ekitaldi publikoak (performanceak, role jokoak...) eta, besteak beste, internet, telefono mugikorrak eta bideojokoak erabili daitezke.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) "Transmedia storytelling" eta "Transmediari buruzko istorioak" bideoak EITBko Nick dut nik saioan
- Henry Jenkins
- El barco
- Pirritx, Porrotx eta Marimotots
- Águila Roja