Trapagaran

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Trapagaran

 Bizkaia
Trapagaran Larreineta auzotik ikusia.
Trapagaran Larreineta auzotik ikusia.
Trapagarango bandera

Trapagarango armarria

Izen ofiziala Trapagaran / Valle de Trápaga
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Meatzaldea
Alkatea Xabier Cuellar (EAJ)
Herritarra trapagarandar
Koordenatuak 43°19′N 3°3′W / 43.317°N 3.050°W / 43.317; -3.050Koordenatuak: 43°19′N 3°3′W / 43.317°N 3.050°W / 43.317; -3.050

Bizkaia municipalities Trapagaran.PNG

Eremua 13,06 km2
Posta kodea 48510
Biztanleria 12.048 bizt. (2013)
Dentsitatea 922,51 bizt./km²
http://www.valledetrapaga-trapagaran.org

Trapagaran (gaztelaniaz Valle de Trápaga eta antzina San Salvador del Valle) Bizkaiko udalerria da. Meatzaldeko eskualdean kokaturik dago, Bilbo Handiaren barnean. 2012ko erroldaren arabera, 12.189 biztanle zituen.Gaur egun, udalerriaren gune metropolitarrak bertako industria eta lantegi gehienak biltzen ditu.

Ingurune naturala eta mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trapagaranek Galdames udalerriarekin egiten du muga hego-mendebaldean, Ortuellarekin ipar-mendebaldean, Portugalete eta Sestaorekin ipar-ekialdean, eta Barakaldorekin hego-ekialdean. Hegoaldeko muga naturala Galindo ibaia da, horrek Trapagran Barakaldotik banatzen du. Dena den, udalerriaren hego-ekialdeko Galindo ibaiaren aldea Sestaorena da.

Argalario Mendia

Udalerriaren mendebaldean Trianoko mendiak daude. Mendilerro honetan dagoen Argalario mendian Telefonicaren telekomunikazio antena bat dago, 120 metroko altuera duena. Bilbo Handiko mota horretako egiturarik garrantzitsuenetakoa da.

Galindo ibaiak herriaren erdigunea zeharkatzen ez badu ere, Trapagarango ibairik garrantzitsuena da. Granada erreka txikiak, Trapagaran erdigunearen albo batetik igaro eta Galindo ibaian isurtzen ditu bere urak, Bilboko itsasadarrean amaitu aurretik. Trapagarango mendi garrantzitsuenak honakoak dira: Bitarratxu (435m), Burzako (435m), Tejera (408m) eta Larreineta (428m).

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trapagarango klima Bizkaiko ohiko klima ozeanikoa da. Udak leunak izaten dira, neguak ez oso hotzak, eta udazkenak nahiko epelak. Batezbesteko tenperatura 14 gradukoa da. Harana dela eta, udazkenetik udaberrira nahiko ohikoak izaten dira izozteak eta laino itxiko goizak. Askotan, tenperatura Bilbokoa baino baxuagoa izaten da. Dena den, itsasotik hain hurbil (hiru kilometro) egonda, tenperaturak nahiko suabeak izaten dira urte osoan zehar.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trapagaranen hiru gune nagusi dira: lehenengoa,Trapagaran, herriaren erdigunea, udaletxea eta biztanle gehienak bizi diren tokia eta udalerriari izena ematen diona. Bigarrena, herriaren inguruan dauden auzoak, oro har, industrialdeak eta fabrikak nagusi diren auzoak. Eta hirugarrena, Triano mendietako Zugaztieta eta Larreineta auzoak, Zugaztieta dela herrigunetik kanpo dauden auzoetatik garrantzitsuena, 490 biztanle ditu eta.

Auzoak honakoak dira:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki Trapagaran Enkarterrietako eskualdearen barnean egon bazen ere, hainbat aldaketa izan ditu historian zehar. Denboraldi batez Somorrostroko haraneko "Hiru kontzejuen" zati izan zen, Sestao eta Santurtzirekin batera. Gerora, Trapagaranek independentzia berreskuratu zuen. Trapagaran beti egon da industriarekin oso loturik, ondoko Trianoko mendietatik ateratzen zen mineralak garatu zuen Meatzaldea, eta mineralaren hainbat transformazio-enpresa sortu ziren.

Bilbo Handiko industrializazioaren hasiera meagintzaren garapenak ekarri zuen, ontzigintzaren eta siderometalurgiaren garapenaren aurretik. Horregatik, Trapagaran ezkerraldeko beste herri batzuk baino arinago garatu zen. XIX. mende amaierarako Trapagaran Bilbo Handiko udalerririk garrantsitzuenetakoa zen Ortuellarekin batera (Ortuellan ere meagintzak garrantzia handia zeukan).

Gerora, mearen ateratzea gutxituz joan zenean, gune metropolitarreko beste herriek Trapagarani aurrea hartu zioten. 1926ko irailaren 15ean, herriko gune nagusia eta Zugaztieta auzo banandua batzeko, Larreinetako Funikularra inauguratu zuten. Udalerriaren oraingo izena 1983an ezarri zen, aurretik Trapagaranek San Salvador del Valle zeukan izena.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trapagarango udalaren arabera, udalerriak 2007an 12.451 biztanle zituen, horietatik 11.695 erdigunean eta 820 kanpoaldeko auzoetan. Gauzak asko aldatu dira XX. mendearen hasieratik. Garai hartan, kanpoaldeko auzoetan biztanleriaren %70 bizi zen. Zugaztieta eta inguruko auzoak meategietan lan egiten zuten ehunka langileren bizitokiak ziren, baina XX. mendeak aurrera egin ahala, meategiak hustuz joan ziren eta auzo horiek ere biztanleak galtzen hasi ziren, eta gaur egun, Zugaztietan 300 bat pertsona baino ez dira bizi. Izan ere, herriaren industria sektore nagusia meagintzatik metal transformaziora igaro zen hamarkada gutxian.

1970eko hamarkadatik aurrera, eskualdeko udalerri industrial gehienetan gertatu zen bezala, biztanleriaren beheranzko joera nagusitu da, herrira joandako etorkin asko euren jaioterrietara itzuli baitira.

Trapagarango biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
5.777 5.664 5.210 6.379 8.146 7.876 8.554 9.313 11.384 13.677 13.239 12.621 12.508

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Xabier Cuellar hautatu zuten alkate, bere alderdiaren eta Bildu koalizioaren botoei esker.

Trapagarango udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[1]
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
7
2.232 (%34,94)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6
2.212 (%34,62)
Bildu
3
1.216 (%19,03)
Alderdi Popularra (PP)
1
384 (%6,01)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
-
269 (%4,21)
PSyV
-
76 (%1,19)

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haraneko gune industriala

Udalerriaren gehiena industriak hartzen du. Tradizionalak izan diren meagintza eta altzairugintza gaur egun merkataritza-guneek eta altzari-dendek ordezkatu dituzte. Horrez gain, hainbat tailer eta bulego daude. Trapaga harana gune estrategikoa da Ibar Ezkerreann eta hainbat autobide eta errepide garrantzitsuren gurutzabidea.

Sektoreka, lehen sektorea, nekazaritza, nahiko urria da. Udalerriaren lurren %1,8 baino ez da erabiltzen nekazaritzarako, eta gehienbat, udalerriaren mendialdean kokatzen da. XX. mendeko hazkunde industrialak herriko gune lauko lur gehienak industriara bideratu zituen, baina gaur egun badira oraindik ere ortu txikiak industrialdeen artean, esaterako Ugarte auzoan. Guztira 116 hektarea larre daude herrian.

Industriak biztanleriaren gehiengoa enplegatzen du, guztira trapagarandarren %49,8, Bizkaiko batezbestekoaren gainetik. Granada eta Ballonti ibaien arteko industrialdeetan, milaka pertsonak egiten dute lan, bai Trapagarangoek bai inguruko eta Bilbo Handiko herrietakoek ere. Industrialde horiek iparralderantz hedatzen dira Ortuella, Abanto-Zierbena eta Muskizeraino. Ekoizpen arloen artean, metalen eraldaketa, galdaragintza, kimika, eta zurgintza dira aipagarri. Enpresa garrantzitsuenen artean ABB eta Alstom dira. Biztanleriaren %48,4k zerbitzuetan lan egiten du.

Trapagaranek guztira, hamabost industrialde ditu: Aurrera, Trapaga– Causo, Trapaga–Ugarte, Arkotxa, Ugarte-Alde, El Juncal, Ibarzaharra– Sestao, Elgero–Trapaga, Aparcabisa, Galindo A, Galindo B, Galindo C, Salcedillo eta Elgero–Sestao.

Komunikabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trapagaran errepideak, Renfe Aldirietako C-2 lineak eta Bizkaibuseko hainbat lineak komunikatzen dute Bilbo eta inguruko herriekin. A-8 autobideak eta Ballontiko korridoreak udalerriaren ekialdetik igarotzen dira. Urteetan zehar A-8 autobidea azpiegiturarik garrantzitsuena izan da, baina 2007. urtean Ballontiko korridorea inauguratu zen Sestao eta Portugalete batu eta A-8 autobidearen trafikoa arintzeko asmoz. Gauzak horrela, Ballontiko korridorea Ibar Ezkerreko barne trafikorako erabiltzen da gaur egun.

Garraio publikoari dagokionez, Renfe Aldirietako C-2 lineak bi geltoki dauzka herrian, bata "Trapaga" izenekoa, industrialdeetan, eta, bestea, "Trapagaran"goa, herriaren erdigunean. Astelehenetik ostiralera batez beste 20-30 minutuko maiztasunaz igarotzen da trena, eta larunbat eta igandeetan, 40 minutuan behin. Horrez gain, ostiral eta larunbat gauetan, Renfe Aldirietako Gau txori zerbitzuak gau osoan zehar eskaintzen ditu trenak, Muskizetik Bilboraino.

Guztira, Bizkaibus autobus konpainiako zortzi lineak lotzen dute udalerria:

  • A2336 Muskiz - EHU
  • A3141 Gurutzeta - Barakaldo - Trapagaran (Funikularra) 30'
  • A3144 Bilbo - Gurutzeta - Barakaldo (Ugartetik) 30'
  • A3331 Sestao - Trapagaran (Funikularra) 60'
  • A3332 Trapagaran (Funikularra) - Santurtzi 30'
  • A3336 Muskiz - Bilbo (Ortuellatik) 60'
  • A3337 Muskiz - Bilbo ( N-634-tik) 60'
  • A3338 Muskiz - Barakaldo - Getxo (Areeta) 30'

Larreinetako funikularra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Larreinetako funikularra»

Larreinetako funikularra Trapagarango La Escontrilla eta Larreineta auzoak batzen dituen funikularra da. Euskotren garraio enpresa publikoak kudeatzen du. 2006tik Creditrans txartela erabil daiteke bertan.

Eraikinak eta kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefonicaren dorrea Trianoko mendietan.

Herriaren eraikinen artean, aipagarri dira Jaunaren Transfigurazioaren eliza eta San Jose langilearen eliza 1930. eta 1957. urteetan eraikiak, hurrenez hurren. Horrez gain, Olasotarren jauregia dugu aipagai, XX. mende hasieran eraikia, eta gaur egun Trapagarango kultur etxea dena. Dena den, herriko eraikin edo egiturarik ezagunena Larreinetako Funikularra da,1921ean egiten hasi eta 1926. urtean abian jarri zena.

Haraneko kalerik garrantzitsuena Maiatzaren Lehena etorbidea da. Bertan biltzen dira herriko denda eta banku gehienak. Etorbide hori, berez, N-634 errepideak herrian zehar egiten duen tartea baino ez da, 1970eko hamarkadan A-8 autobidearen eraikitzearekin batera, trafikoa asko arindu zen eta kamioi astun gehienek herriaren erdigunetik igarotzeari utzi zioten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trapagaranek eta haren auzoek honako egunetan ospatzen dituzte euren jai nagusiak:

  • Ugarte auzoa:
    • San Juan, ekainaren 24a.

Trapagarandar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trapagaran Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa