Trapezoide (hezurra)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Trapezoidea (F letrarekin, horiz).

Trapezoidea (Multangulu minus) eskumuturreko hezur bat da, bikoitia, laburra eta hanpatua. Eta, bere formari dagokionez, trapezoide formakoa.

Sei aurpegi ditu, eta, horietatik lau, artikularrak dira. Karpoko bigarren ilarako bigarren hezurra da. Karpoko hezurren artean, eskafoidea, trapezioa eta hezur handiarekin artikulatzen da. Metakarpoen artean, berriz, 2. metakarpoarekin artikulatzen da, hau da, hatz erakusleari dagokionarekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]