Trapujale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trapujale

Trapujale Lezoko (Gipuzkoa) inauterietako pertsonaia nagusia da,[1] 1987an sortua.[2] Erdi betizu, erdi zaldi den izakia da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean, goseteak eta eskasi hedatua zegoenean, lezoarrak bereziki txiroak omen ziren. Horrela, jatekorik ez zutenez, inguruko herrietakoek trapujale esaten zieten lezoarrei. Trapujale pertsonaia, honenbestez, Lezotarrei deitzen zitzaien aspaldiko goitizenetik sortua da.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trapujale Jaizkibelen bizi zen. Urtero ostegunzurian herrira jeisten zen inauteriak herritarrekin igarotzera. Baina MariNazkane eta bere ziriku maltzurrak bere aurka ari ziren beti. Zazpi ziriku gaiztoek zazpi ardi lapurtu zizkieten herritarrei eta Trapujaleri bota zioten errua, Trapujale ardiak jaten ikusi zutela esanez. Herritarrek Trapujale epaitu egin zuten eta zirikuek zioten sinisturik, sutara zigortu zuten. Horrela, asteartebeltzean, herrian herio-bidaia egiten du. Azkenean, sutara botatzen dute bere burua. Halako batean, bere izpirituak Lezoko herritarrei hitz egiten die barkatzen diela esanez eta hurrengo urtean itzuliko dela esanez. Bukatzeko, bere gorputik janaria ateratzen dute, txerri-jatea egiteko plazan.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Trapujale
  • MariNazkane sorgina
  • Tiñel zirikua
  • Aller zirikua
  • Ixku zirikua
  • Sats zirikua
  • Let zirikua
  • Sumi zirikua
  • Munttar zirikua
  • Epailea
  • Aguazila

Zirikuak sorginaren esanetara dauden izakiak dira eta izenak Jaizkibel-go zazpi muinoetakoak dira(Tiñelu, Allerru, Ixkulin, Sahatsa, Lete, Sumitza, Munttar).

Inauteri egunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ostegunetik asteartera izaten dira inauteriak eta egun bakoitzak bere izen berezia du:

  • Ostegunzuri
  • Ostiralori
  • Larunbatgorri
  • Igandeubel
  • Astelehenarre
  • Asteartebeltz

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mikel Susperregi eta Lander Zurutuza (1990): Trapujale, Lezoko ihauteria, Lezoko Kultur Batzordea.
  2. Luisma Rodriguez: «Trapujale antolatu zuen taldea 20 urte eta gero berriro Lezon», Diario Vasco, 2007-02-13.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

lezokultura.wordpress.com orrian trapujaleren irudia (Juan Luis Landa)


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.