Trasgu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Trasgua asturiar mitologiako iratxo txikia da. Buztanaz eta adarrez irudikatu ohi da, jantzi eta kapela gorriarekin, ezkerreko eskua zulatuta duelarik. Etxe barnean bizi da eta traketsa da, batzuetan sarraski handia sortzen duelarik. Abereak zirikatzen ditu, gauzak lurrera botatzen ditu eta pertsonak gauez esnarazten ditu. Trakets jokatu ohi duen arren, ongi tratatuz gero eta nahi baldin badu, etxea garbitu dezake. Batzuetan familiek etxez aldatu behar izan dute iratxoa ez jasateko, hala ere iratxoak etxe berriraino jarrai diezaieke. Mitoak dioenez, iratxoa desagertzeko modu ezberdinak daude: ura saski batean ekartzeko eskatuz edota ahuntz larru beltza txuri bilaka dezan eskatuz, eskaria bete ezin duenez lotsatuta alde egingo baitu. Bestela, ilar platera utziz, eskuko zulotik eroriko zaizkionez ezingo baititu bildu eta haserretuta alde egingo baitu.

Trasgu iratxoaren mitoa Europako hainbat txokoetako mitoekin lotuta dago.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]