Trastevere

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Santa Maria in Trastevereko enparantza gauez.

Trastevere, Erromako XIII. rionea da (erdialde historikoko auzoa), Tiber ibaiaren mendebaldeko ibarrean kokatua, Vatikano Hiria dagoen tokitik hegoaldera. Bere izena latinetik dator trans Tiberis, "Tiberren atzean". Bertako armarriak, atzealde gorri batean, urrezko lehoi buru bat darama, honen esanahia ezagutzen ez delarik. Trasteverek, iparraldean, XIV. rionearekin edo Borgorekin muga egiten du.

Gaur egun, Trasteverek bere izaera berezia mantentzen du sampietriniarekin galtzadarritua, Erdi Aroko etxe herrikoiak nagusi direlarik. Bigarren Mundu Gerraren amaieran gune turistiko bihurtua, gauez, kaleak, italiarrez zein atzerritarrez beteak daude, dauden pub eta jatetxe ugariengatik. Ingeles hiztunen artean, John Cabot University bezala ere ezagutzen da, AEBetako unibertsitate pribatu bat, Ameriacan Academy en Roma bezala. Trasteveren, gainera, Espainiako Akademia ere dago, eta, beraz, zenbait naziotako bere bekadunen bizileku bezala ere balio du.

Trasteverek, bere jurisdikziopean, Janikulo muinoa eta Erromako Lorategi Botanikoa ditu.

Auzo honetako eraikin azpimarragarrien artean, honako hauek daude: Santa Maria in Trastevere basilika, Santa Cecilia in Trastevere Basilika, Aurelianoren Harresian aurkitzen diren Porta San Pancrazio eta Porta Settimiana, Propaganda Fide ikastetxea, Regina Coeliko Gartzelak, Villa Farnesina, Palazzo Salviati, Corsini Jauregia, seminario Erruteniarra, Torlonia Museoa eta San Pietro in Montorio eliza (tradizioaren arabera, San Petri apostolua gurutziltzatua izan zen tokian).